Berriak Osasuna
qrcode

Osasunaren arloko mahai sektorialak aurrera egin du hauteskunde sindikalak egiteko negoziazioetan

2023-11-23

Gainera, urtero bezala, Lehen Mailako Arretako zentroetako eta Etengabeko Arretako Guneetako Eguberrietarako ordutegiak egokitzeko behin-behineko proposamena aurkeztu da

 

Osakidetzak jakinarazi du, halaber, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Zentroetako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko profesionalentzako, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko profesionalentzako eta Tolosaldea ESIko kudeaketa- eta administrazio-zerbitzuetako langileentzako % 4ko osagarria abenduko eta urtarrileko nominan aplikatuko dela

 

 

 

 

Osakidetzak Osasunaren arloko Mahai Sektorialaren beste bilera bat egin du gaur goizean, eta hauteskunde sindikalak egiteko sindikatuekin egindako negoziazioetan aurrera egin dela adierazidu.

Gainera, Lehen Mailako Arretako zentroetako eta Etengabeko Arretako Guneetako Eguberrietarakobehin-behineko ordutegien egokitzapenei buruzko proposamena egin da, hain seinalatuak eta bereziak diren egun horietan herritarrei erantzun egokia eman dakien, profesionalen baimenen gainetik. Hori delaeta, osasun-arlo horietan sortzen den eskaria betetzeko programetan parte hartzen duten profesionalentzako ordainsarien gaia aztertu da.

Osakidetzak egindako proposamenak lehen mailako arretako zentroetako eta Etengabeko Arretako Guneetako lanaldiak egokitzen ditu, lehenik eta behin, egun horietan gertatzen diren eskari-aldaketetara moldatzeko; eta, bigarrenik, osasun-zentroetako profesionalen atsedena errazteko.

Era berean, sindikatuei jakinarazi zaie Gobernu Kontseiluak hilaren 21ean onartu zuela % 4ko osagarria aplikatzea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Zentroetako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko profesionalei, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko profesionalei eta Tolosaldea ESIko kudeaketa- eta administrazio-zerbitzuetako langileei. Osagarri hori abenduko nominan ordainduko zaie Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko profesionalei eta 2024ko urtarrilean adierazitako gainerako profesionalei.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)