Berriak Kultura
Eu

Agerraldia: Kultura Sailburua. (2012-02-8)

2012.eko otsailak 09

Gai-zerrenda:

BERRIA Batzordeko idazkaria izendatzea
Kulturako sailburuaren agerraldia, Garbiñe Mendizabal Mendizabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak emateko Elebideren 2010eko txostenaren gainean. (09\10\06\03\0549)

BESTE BATERAKO UTZIA Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren lehendakariaren agerraldia, Juanjo Agirrezabala Mantxola Mistoa-EA taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, gazteriaren lege-proiektuaren gainean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak duen jarrera azal dezan. (09\10\06\03\0557)

Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Espainiako futbol-selekzioak Euskal Herrira itzultzeari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0604)

Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeak aurkez¬tutako legez besteko proposamena, zenbait kolektibo unibertsitario, artistiko eta kulturalek Guggenheim Bilbao museoko sarrera dohainik izateari buruz. Proposamenaren eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0637)

Mistoa-EB legebiltzar-taldeak aurkez¬tutako legez besteko proposamena, Kultura Bonua erabiltzeko hasiera-datari buruz. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketaren eztabaida eta behin betiko ebazpena. (09\11\02\01\0639)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell, Consejera de Cultura