Euskaraldia
Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkorekak Ertzain bati pistola bat lapurtu zion ustezko egilearen biktimari: “elkartasun mezu bat helarazi nahi diot, poliziaren babes-neurriak beharrezkoak eta eraginkorrak izanik ere, guztiz  baldintzatzen dutelako bere egunerokoa”

2023-11-24

Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Onda Cero irratiko “Más De Uno Euskadi” irrati saioan. Azaroaren 25aren, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren bezperan, segurtasun-sailburuak hizpide izan ditu indarkeria matxistagatiko salaketen gorakada, adingabeak inplikatuta dauden txaten kasua eta ertzain bati arma lapurtzeari lotuta zabalik jarraitzen duen kasua, besteak beste.

Genero-indarkeriagatik erregistratutako salaketen gorakadari dagokionez, Erkorekak adierazi du zaila dela igoera hori justifikatzen duten arrazoiak identifikatzea, baina badela faktore bat kontuan izan beharrekoa: kontzientzia eta sentsibilizazioaren hazkundea, batez ere delitu horien biktima diren emakumeen artean. "Ezkutuan zegoen delitu-fenomeno hori azaleratzeak aukera ematen digu diagnostiko bat egiteko eta indarkeria matxistaren delituei aurre egiteko estrategia eraginkorragoak diseinatzeko", adierazi du Erkorekak. Halaber azpimarratu du kolektibo horren segurtasuna Ertzaintzaren jarduera-eremu estrategikoetako bat dela, eta, horregatik, ikerketa-taldeak eta baliabideak indartu egin direla arreta hobetzeko eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen segurtasuna bermatzeko.

Aste honetan ezagutu den 1.000 adingabe baino gehiago tartean dituen txaten kasuaren ikerketari buruz,  sailburuak adierazi du Segurtasun Sailak hilabeteak daramatzala ziberdelituen hazkundeaz ohartarazten eta noski, aipatutako delitua ikertzen ari dela Ertzaintza, aurkezten diren gainerako ziberdelitu salaketa guztiekin batera, baina, kasu honen harira eta era honetako delituen inguruan esan du, aurrean dugun erronkak ez diola soilik segurtasun alorrari eragiten, gizarte osoari zuzenean eragiten dion gaia dela esan dut modu bateratuan eta kolektiboan jorratu beharrekoa, “polizia bere lana egiten ari da, baina beharrezkoa da lan kolektiboa" esan du.

Azkenik, Ertzain baten arma lapurretari dagokionez, sailburuak hainbat alderdi azpimarratu nahi izan ditu, bereziki biktima dela lehentasuna eta, hori dela-eta Ertzaintzak emakumearen arrisku maila berraztertu duela beharrezkoak diren neurriak hartzeko, haren babesa indartu eta bermatze aldera: "arrisku-kategoria gorena ezarri da, eta biktimari eskolta iraunkorra ezarri zaio, beste neurri batzuen artean; neurri horiek indarrean diraute eta dagokion epaitegiari jakinarazi zaizkio"esan du.  Puntu horretan, sailburua ustezko egilearen biktimarengana zuzendu da: “elkartasun mezu bat helarazi nahi diot, poliziaren babes-neurriak beharrezkoak eta eraginkorrak izanik ere, guztiz baldintzatzen dutelako bere egunerokoa”.

Iruzkin bat
  • 2023-11-25

    Me parece una inaceptable que en pleno siglo XVI sigan ocurriendo estas agresiones machistas. Por otra parte, yo también quiero transmitirle a la victima mi comprensión solidaridad y mucho ánimo a la victima.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)