Berriak Segurtasuna
qrcode

AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketa batzuk egingo ditu

2023-11-21
  • Saioak datorren azaroaren 24an, 27an eta 28an egingo dira Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron eta Lantaronen, ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko
  • Aldi berean, Segurtasun Sailak herritarrei abisuak helarazteko Alderantzizko 112 sistema aktibatuko du, eta horren bidez alertak eta larrialdi-egoeretan nola jardun jakiteko informazioa eta jarraibideak bidaliko ditu

AVEQ-KIMIKAk, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saioak egingo ditu datorren azaroaren 24an, 27an eta 28an. Saio horiek Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron eta Lantaronen egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Aldi berean, Segurtasun Sailak Alderantzizko 112 sistema aktibatuko du, herritarrei SOS Deiak aplikazioaren bidez alerta geolokalizatuak bidaltzeko aukera ematen duena.

Herritarrek, Alderantzizko 112az balia daitezen, SOS Deiak aplikazioa instalatu eta geolokalizazioa aktibatu behar dute euren telefono mugikorretan. Era horretara, larrialdi-egoeretan nola jokatu behar duten jakiteko informazioa eta jarraibide zehatzak jaso ahal izango dituzte. (112 larrialdiak webgunean kontsultatu Alderantzizko 112 nola konfiguratu behar den).

SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.

SIMULAKROEN EGUNAK ETA ORDUTEGIAK

Data

Fecha

Tokia

Lugar

Enpresa

Empresa

Gunea

Zona afección

Ordua

Hora

2023/11/24

24/11/2023

Hernani

Electroquímica de Hernani, SA

Hernani

10:00

2023/11/27

27/11/2023

Muskiz

Petroleos del Norte, SA (PETRONOR)

 

Muskiz

Abanto - Zierbena

 

10:00

2023/11/27

27/11/2023

Santurtzi

Puerto de Bilbao

Bilboko Portua

Weylchem Bilbao, SLU

 

Santurtzi

Zierbena

 

11:00

2023/11/27

27/11/2023

Punta Luzero

Terminales Portuarias, SL (TEPSA)

Acideka, SA

Zierbena

11:30

2023/11/28

28/112023

Lantaron

Dekitra, SA

General Química, SAU

Bakelite Iberica, SA

Lantaron

11:00

Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argi eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata ihes toxikoagatiko alertaren hasiera adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.

Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka, eta plan horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez, prentsan komunikatuak argitaratuz eta sare sozialen bidez.

AVEQ-KIMIKA, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartea, Euskal Industriak sortu zuen, eta araudia zorrotz betetzetik abiatuta, ingurumenaren gaineko eraginaren eta bere jarduera eta instalazioen segurtasunaren kudeaketa etengabe hobetzen saiatzen da. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidego osoko 130 enpresa dira elkarte horretako bazkide, eta enpresa horiek 6.000 langiletik gora dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak