200.000 euro Materials Physics Center-en teknologia kuantikoen laborategia indartzeko
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Material Physics Center (MPC) oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroari 200.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea, teknologia kuantikoen laborategia indartzeko.
MPCren "Quantum Nanophotonics Laboratory" Nanofotonika Kuantikoko Laborategia 2018an abiatu zen, optika kuantikoaren eta nanofotonikoaren arteko interfazean esperimentuak egiteko. Hau da teknologia kuantikoak aztertzen dituen Euskadiko lehen talde esperimentala. Taldeak teknika esperimentalak garatzen ditu nanoegituren neurketa ultrazehatzak egiteko, teknologia kuantikoak erabiliz eta kuantikoki hobetutako sentsore inertzial eta magnetiko berriak eginez.
2018tik, MPCk teknologia kuantikoen puntako laborategi bat garatzea lortu du, eta horrek nazioarteko enpresa handien arreta erakarri du Euskadin garatutako ikerketara. Teknologia Kuantikoen Laborategia, gainera, teknologia kuantikoetako ikertzaileentzako eta mikroskopia optikoko eta pintza optikoetako ikerketentzako tresna bihurtzen ari da.
Laborategi hau bizkortzen jarraitzeko, proiektu berriak abian jarrita eta lehendik dauden proiektuak finkatuta, beharrezkoa da langileak kontratatzea eta ekipamendu berria erostea.