Hauteskundeak 2024
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Elkargiri 800.000€-ko dirulaguntza ematea onartu du, finantza-erakundeen aurrean produkzio-sareko abal-emaile gisa duen posizioa indartu dadin (Gobernu Bilera 2023-11-21)

2023-11-21

Gobernu Kontseiluak Elkargi SGR sozietateari zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du gaur. Dirulaguntza gehienez 800.000 €-koa izango da eta sozietateak bere hornidura teknikoen funtsa indar dezan izango da. Helburua da finantza-erakundeen aurrean abal-emaile gisa duen posizioa indartzea eta, hartara, enpresa txiki eta ertainei, banakako enpresaburuei eta euskal profesional autonomoei abalak egiten jarraitzea, kaudimena murriztu gabe.

Elkargi SGR sozietatea elkar bermatzeko sozietate bat da, eratu zenetik bere bazkideei finantza-iturriak eskuratzen lagundu diena abalen bidez. Hartara, inbertsio-proiektuak gauzatzeko oso laguntza handia izan da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan helbidea eta jarduera duen elkar bermatzeko sozietate bakarra da.

Elkargi SGR sozietateak tradizioz egin duen garrantzi handiko zeregin hori kontuan hartuta, eta euskal enpresa-sektorearen ingurune lehiakorra hobetzeko Eusko Jaurlaritzaren politikarekin bat datorren aldetik, erabaki da dirulaguntza ematea.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak urteak daramatza erakunde horren hornidura teknikoen funtserako ekarpenak egiten. Ekarpen horien bidez, elkar bermatzeko sozietate horrek arriskuaren estaldura indartu du eta, horrela, formalizatutako eragiketetan etorkizunean gerta daitezkeen zuzkidurei edo hutsegiteei aurre egin ahal izango die. Hartara, Elkargi SGR sozietateak ekitaldi bakoitzean abal kopuru handiagoa emateko duen gaitasuna biderkatu da.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko