Hauteskundeak 2024
qrcode

Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Katalunia, Kriminologiaren Euskal Institutuarekin batera, "justizia arloko lurralde errestauratibo" gisa aldarrikatu dira

2023-11-21
  • Justiziako Sailen adierazpena Donostiako KREIren egoitzan
  • "Justizia egiteko, gaur egun, biktimen beharrei eta delituaren erantzuleak gizarteratzeko helburuari erreparatu behar zaie"
  • Euskal Autonomia Erkidegoak, Kataluniak eta Nafarroak "ordainsari eta zigor handiegiak dituen justizia batetik gatazkak kudeatzeko eredu errestauratibo, humanista eta demokratikoago batera igarotzeko" konpromisoa berretsi dute.

Donostia, 2023-11-21      EUS + CAT

Gaur arratsaldean, Euskal Autonomia Erkidegoa, Katalunia eta Nafarroa honela definitu dira: "Justizia Errestauratiboaren esparruan esperientzia eta tradizioa metatzen duten lurralde gisa, eta aitzindariak politika publikoak ezartzen, arlo horretako nazioarteko estandarrek babestuta" (bereziki Europako Kontseiluaren Gomendioak eta Europako Kontseiluak sinatutako Veneziako Adierazpenak). "Justizia egiteko, gaur egun, biktimen beharrei eta delituaren erantzuleak gizarteratzeko helburuari erreparatu behar zaie", azpimarratu dute.

Topaketa sustatu duen KREI-Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari Gemma Varonarekin batera, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari eta bertako bozeramaile Amparo López Antelok, Kataluniako Justícia, Drets i Memòria-ko kontseilari Gemma Ubasartek, eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Ibaetako UPV/EHUren Donostiako campusean adierazpen bat sinatu dute gaur arratsaldean, printzipio honetan oinarrituta: "justizia errestauratiboa beste ikuspegi bat da justizia penalean, baina baita kalteak edo gatazkak sor daitezkeen beste esparru batzuetan ere".

Ivo Aertsen, Lovainako Unibertsitateko (Belgika) irakasle emeritua, ekitaldian izan da. Geroago, Aertsen jauna IVAC-KREIko Ohorezko Kide izendatu dute, eta KREIren 2023/24 Ikasturteari hasiera eman dio izenburu hau zeraman hitzaldiarekin: “Mugarik gabeko beste topaketa bat, Unibertsitatearen eta politika publikoen artean, justizia errestauratiboaren aplikazioari eta garapenari buruz, bereziki kontuan izanik biktimizazio larriak. Biktimak eta justizia penaleko sistemak: itxaropenak eta errealitatea”. 

Ikuspegi berria

"Justizia errestauratiboa ikuspegi berri bat da justizia penalean, baina baita kalteak edo gatazkak sor daitezkeen beste esparru batzuetan ere. Ikuspegi demokratikoagoa eta sozialagoa da, eta, horren bidez, protagonismoa nahastuta dauden pertsonei itzultzen zaie, gizartea bere osotasunean barne hartuz, operadore juridikoen izaera bermatzaileari kalterik egin gabe", aipatzen du hiru sailburuek eta KREIko zuzendariak sinatutako adierazpenak.

Hiru justizia-administrazioek adostutako dokumentuan honako hau azpimarratzen da: "justizia errestauratiboa pertsonen bizitzatik hurbilago dagoen justizia da, eta bidegabearen tratamenduan aktiboki parte hartzeko gaitasuna ematen die. Biktimarengan erreparazio-efektua balio pertsonal handikoa da, baina, gainera, eragin positiboa du gizarte osoan. Efektu hori ez da gertatzen zigor-arloko prozedura arruntean; izan ere, bertan aurrez aurre dauden alderdiek erreparazio-prozesua irekitzeko tarte txikia dute, eta, aldiz, gatazka eta horren ondorio negatiboak nagusi dira".

"Gatazkaren judizializazioak konfrontazio-egoeran jartzen ditu aldeak, eta, oro har, epai judizialak ez du eragin positiborik biktimaren trauman, eta ez du biktimarioaren portaera okerra bideratzen. Badakigu aldeen eta gizarte osoaren itxaropenak, oro har, ez direla asetzen", adierazten du Melgosak, Lopezek, Ubasartek eta Varonak babestutako testuak. 

"Herritarrek justizian parte hartzea erraztu eta indartu egin behar da, eta, horretarako, erantzun errestauratiboak eman behar dira, borondatezkotasunaren, elkartasunaren, erreparazioaren, erantzukizunaren eta bakegintzaren printzipioak artikulatu ahal izateko, biktimen eta ikertutako edo kondenatutako pertsonen giza eskubideei buruzko elkarren mendeko ikuspegia galdu gabe", nabarmendu du akordioak.

Gizarteratzea

Espiritu horren arabera, hiru administrazioek adierazi dute "justizia egiteko, gaur egun, biktimen beharrei eta delituaren erantzuleak birgizarteratzeko helburuari erreparatu behar zaiela". Euskal Autonomia Erkidegoak, Kataluniak eta Nafarroak ordainsari eta zigor handiegiak dituen justizia batetik gatazkak kudeatzeko eredu errestauratibo, humanista eta demokratikoago batera igarotzeko konpromisoa berretsi dute.

Horregatik guztiagatik honako hau adostu dute: "Justizia errestauratiboaren balioak eta printzipioak jorratzeko lan egitea, esparru judizialean eta, hedaduraz, gizarte osoan aldaketa kultural eta sistemikoa sortzeko", eta "Hiru administrazioek zigor-esparruan eta beste esparru batzuetan Justizia Errestauratiboaren zerbitzura dituzten bitartekoak indartzeko politika publiko eraginkorrak ezartzea, bizikidetza- eta justizia-politiken esparru zabalagoan aldaketa kultural eta sistemikoa eraginez".

Konpromiso hauek ere hartu dituzte: "zerbitzu egonkorrak indartzea, prestakuntzarekin eta kalitatearekin, administrazio publikoek lagunduta, finantzaketa nahikoarekin, eta emaitzak etengabe gainbegiratuz eta ebaluatuz; Gatazken judizializazioaren prebentzioa sustatzea komunitate-praktika errestauratiboen bidez, zeinak judizializatu gabeko gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko tresna gisa definitzen baitira, baita gizarte-kohesioa sustatzearen bidez ere, konfiantzazko, errespetuzko eta zaintzazko baldintza kolektiboak sortzea bilatuz eta gure komunitateen bizikidetza baketsua bultzatuz".

"Horrela, gure ustez, Justizia Errestauratiboak modu erabakigarrian lagunduko du gizarte kohesionatuagoak, bidezkoagoak eta baketsuagoak garatzen, politika publiko demokratiko ororen azken helburu gisa". Horrela amaitzen da Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Kataluniako Justizia kontseilariek Donostian sinatutako adierazpena.   

 

 

Navarra, el País Basc i Catalunya es proclamen, amb l’Institut Basc de Criminologia, “territoris restauratius en matèria de justícia”

 

  • Declaració dels departaments de Justícia a la seu de l’IVAC a Donostia
  • “Fer justícia avui passa per parar atenció a les necessitats de les víctimes i a l'objectiu de la reinserció dels responsables del delicte”
  • El País Basc, Catalunya i Navarra insisteixen en el compromís de “transitar d'una justícia excessivament retributiva i punitiva cap a un model de gestió dels conflictes més restauratiu, humanista i democràtic”

Donostia- St Sebastià, 2023 11 21

El País Basc, Catalunya i Navarra s'han definit aquesta tarda com “Territoris que acumulen experiència i tradició en l'àmbit de la Justícia Restaurativa i pioners en la implantació de polítiques públiques recolzades pels estàndards internacionals en la matèria”, especialment per la Recomanació del Consell d'Europa i la Declaració de Venècia subscrita pel Consell d'Europa. “Fer justícia avui passa per parar atenció a les necessitats de les víctimes i a l'objectiu de la reinserció dels responsables del delicte” han destacat.

Juntament amb la directora de IVAC, l’Institut Basc de Criminologia, Gemma Varona, impulsora de la trobada i Aitor Zurimendi secretari general de la UPV/EHU; la consellera d'Interior, Funció Pública i Justícia i portaveu del Govern de Navarra-Nafarroa, Amparo López Antelo; la consellera de Justícia, Drets i Memòria de Catalunya, Gemma Ubasart; i la consellera d'Igualtat, Justícia i Polítiques Socials del País Basc-Euskadi, Nerea Melgosa, han subscrit aquesta tarda, al campus donostiarra de la EHU-UPV d’Ibaeta, una declaració que es basa en el principi que “la justícia restaurativa suposa un nou enfocament en la justícia penal, però també en altres àmbits on es poden produir danys o conflictes”.

L'acte ha comptat amb la presència d'Ivo Aertsen, professor emèrit de la Universitat de Lovaina, Bèlgica, que més tard ha estat nomenat Membre d'Honor de l’IVAC-KREI, i ha ofert la lliçó inaugural del Curs 2023/24 de l’IVAC, titulada “Una altra trobada sense fronteres entre la Universitat i les polítiques públiques sobre l'aplicació i el desenvolupament de la justícia restaurativa, en particular a victimitzacions greus, víctimes i sistemes de justícia penal: expectatives i realitat”.

Nou enfocament

“La justícia restaurativa suposa un nou enfocament en la justícia penal, però també en altres àmbits, on es poden produir danys o conflictes. Es tracta d'un enfocament més democràtic i social, mitjançant el qual es retorna el paper protagonista a les persones implicades, incloent-hi la societat en el seu conjunt, sense perjudici del caràcter garant dels/les operadors/es jurídics/ques”, indica la declaració subscrita per les tres conselleres i la directora de l’IVAC.

En el document acordat per les tres administracions de justícia es recalca que “la justícia restaurativa és una justícia més propera a la vida de les persones, i les capacita per a participar activament en el tractament d’allò injust. L'efecte reparador en la víctima té un alt valor personal però, a més, té un impacte positiu en el conjunt de la societat. Un efecte que no es dona en el procediment penal ordinari, en el qual les parts enfrontades tenen poc marge per a obrir un procés de reparació i, en canvi, predomina el conflicte i els seus efectes negatius”.

“La judicialització del conflicte situa les parts en un escenari de confrontació i, en termes generals, la sentència judicial no té un efecte positiu en el trauma de la víctima ni recondueix el comportament erràtic del victimari. Sabem que les expectatives de les parts i del conjunt de la societat no queden, en general, satisfetes” indica el text secundat per Melgosa, Lopez, Ubasart i impulsat per Varona.

“La participació de la ciutadania en la justícia ha de facilitar-se i potenciar-se propiciant respostes restauratives que permetin articular els principis de voluntarietat, solidaritat, reparació, responsabilització i pacificació, sense perdre un enfocament interdependent en relació amb els drets humans de les víctimes i de les persones investigades o condemnades” destaca l'acord.

Reinserció

D'acord amb aquest esperit, les tres administracions han declarat que “fer justícia avui passa per parar atenció a les necessitats de les víctimes i a l'objectiu de la reinserció dels responsables del delicte”. El País Basc, Catalunya i Navarra insisteixen en el compromís de transitar d'una justícia excessivament retributiva i punitiva cap a un model de gestió dels conflictes més restauratiu, humanista i democràtic.

Per tot això, han acordat “treballar per a conrear els valors i principis de la justícia restaurativa per a generar un canvi cultural i sistèmic en l'àmbit judicial i, per extensió, en el conjunt de la societat” i “implantar polítiques públiques efectives que potenciïn els mitjans que les tres administracions disposen al servei de la Justícia Restaurativa en l'àmbit penal, així com en altres àmbits, generant un canvi cultural i sistèmic dins del marc més ampli de polítiques de convivència i justícia”.

També s'han compromès a “potenciar serveis estables, amb formació i qualitat, secundats per les administracions públiques, amb finançament suficient, supervisió i avaluació contínua de resultats; impulsar el foment de la prevenció de la judicialització dels conflictes a través de les pràctiques restauratives comunitàries, definides com a eines de prevenció i resolució de conflictes no judicialitzats, així com per la promoció de la cohesió social, buscant generar condicions col·lectives de confiança, respecte i cura, i potenciant una convivència pacífica de les nostres comunitats”.

“D'aquesta manera entenem que la Justícia Restaurativa contribuirà d'una forma decisiva al desenvolupament de societats més cohesionades, justes i pacífiques, com a objectiu últim de tota política pública democràtica” conclou la declaració subscrita per les conselleres de Justícia del País Basc, Navarra i Catalunya a Donostia-Sant Sebastià.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Pbmediacion
    2023-11-22

    Comentario de Twitter:
    Navarra, País Vasco y Catalunya se proclaman, con el Instituto Vasco de Criminología, “territorios restaurativos en materia de justicia”

    #justiciarestaurativa
    #otrajusticia
    #mediacionpenal
    #justiciaparavictimas

    https://t.co/LFkRcbY7wh

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-21

    Comentario de Twitter:
    ⚖️ Nafarroa, Euskadi eta Katalunia, Kriminologiaren Euskal Institutuarekin batera, "justizia arloko lurralde errestauratibo" gisa aldarrikatu dira.

    👉https://t.co/7ez9u60WGs

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-21

    Comentario de Twitter:
    ⚖️ Navarra, País Vasco y Catalunya se proclaman, con el Instituto Vasco de Criminología, “territorios restaurativos en materia de justicia”

    👉 https://t.co/yrePi0LTZe

    #justiciarestaurativa #justiziaerrestauratiboa #Nafarroa #Euskadi #Catalunya #Donostia #UPV #EHU 🧶 https://t.co/D5Nbmqt6Wy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gema Varona, Gemma Ubasart. Amparo LópezAntelo, Aitor Zurimendi. Ivo Aertsen