Berriak
Eu

Elvira Cortajarena Ordezkaria Tandilgo eta Coronel Vidalgo euskal etxeetan egon da

2012.eko otsailak 03


Udako barnetegia amaitu dela eta, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria amaieran egon da Hego Konoko herri ezberdinetako trebatzen ari diren irakasleak laguntzeko. Bidaia berean Izatez Harro, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Argentinako azken euskal etxean egon da.


Argentina, Txile, Uruguai eta Brasilgo euskal etxe ezberdinetatik datozen trebatzen ari diren 32 irakaslek hartu zuten parte Buenos Airestik 354 kilometrotara dagoen Tandilgo Gure Etxea euskal etxeak antolatutako udako barnetegian. Astebetez, irakasle gogotsu hauek HABEren sistemaren bitartez gramatika, hiztegia eta euskararen isilekoak praktikatu zituzten, Euskara Munduan programa barruan.
Gazte guzti hauen, eta hain gazteak ez direnen esfortsua eta borondatea azpimarratu behar dela beraien euskal etxeetan euskara irakasteko apostua egiteagatik, bazter guztietan gure kultura eta hizkuntza zabaltzeko haien harri-koskorra ekartzen", esan zuen Ordezkariak amaieran.

Ricardo Bazterra Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna - FEVA-ko lehendakaria, Francisco Zinkunegi HABE-ko teknikaria eta bertako irakasleak egon dira baita ere.
Eskualdean zortzigarren barnetegia izan da eta Hegoamerikako euskal etxeetako euskara irakaslegaiei deitu zieten. Normalean, urtean bitan egiten dira barnetegiak, hegoaldeko udan eta neguan.
 
Euskal etxerik gazteena
Tandilgo mendebalderantz bi orduko  bidaia ondoren eta 157 kilometro eginak, Mar Chiquitako Izatez Harro euskal etxea dagoen Coronel Vidalera heldu da Ordezkaria lehen aldiz. Azaroaren 8an Eusko Jaurlaritzak onartu zuen euskal etxea hau.


 Bizitza instituzionalaren bi urteotan, euskal etxe honek garrantzizko gizarteratzea lortu zuen 8000 biztanle dituen herri honetan. Normalean, herriko festetan euskaldunak ordezkatzen ditu ekintza kultural desberdinen bitartez. Badituzte ere irratsaio bat bertako irratian eta dantza taldea. Euskal etxeko kideak euskarekin lehen pausoak egiten ari dira  eta ehundaka lagun joaten omen dira gastronomia topaketetara.


Bestalde, Izatez Harro euskal etxea Mar Chiquitan dagoen Coronel Vidal inguruko herri guztiekin dago harramanetan. Horrela, dagoenetik 100 kilometro egiten, Mar Chiquitako euskal etxea euskaldunak dauden General Pirán, Mar Chiquita, Mar de Cobos, Santa Clara del Mar eta Vivoratá herrietara heltzen da, besteak beste.  


Profila sozialari dagokionez, euskal etxea mutualitate elkarte bezala sortu zen eta, erakundeak  hezkuntza zentro bat egin zuen Arbolito kooperatibarekin batera, erizaintzan eta farmazian lanerako trebakuntza-ikastaroak ematen direnean. Ekimen honen ezker, 2010reko Erakunde Gailena bezala Celestino saria eman zion Udalak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena