Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka aurrekontuen negoziazioaren inguruan: "Oposizioko alderdiek onartu ezin diren proposamen elektoralistak egin dituzte”

2023-11-19

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua elkarrizketatu dute Radio Euskadiko "Crónica de Euskadi - Fin de Semana" saioan. Besteak beste, ondorengo gaiak izan ditu hizpide: ertzain bati arma bat lapurtu izana, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen segurtasuna, trafiko-istripuetako biktimak oroitzeko eguna eta errepidean hildako pertsonen kopurua, Espainiako gobernagarritasuna eta 2024ko aurrekontuen negoziazioa.

Gaurko elkarrizketan, sailburuak baieztatu egin du Ertzain bati arma bat lapurtu diotela eta zehaztu du ez dela arma ofiziala, partikularra baizik. Dagoeneko pertsona identifikatua dago, baina pertsona bera eta arma bilatzeko lanetan jarraitzen dutela adierazi du.

Euskadiko delinkuentzia-mapari dagokionez, Erkorekak esan du ziberdelinkuentziaren eta indarkeria matxistaren kasuak ugaritu egin direla, eta, horregatik, bi eremu horietan unitateak zein neurriak indartu egin direla. Zehazki, emakumeen segurtasuna bermatzeko, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako zeharkako plan estrategiko bat egin da, unitateak indartu eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko.

Gaur trafiko-istripuetako biktimak oroitzeko eguna dela eta, sailburuak adierazi du 2000 . urteaz geroztik heriotza-kopuruak behera egin duela, Bide Segurtasunaren aldeko Euskal Planean hartutako eta jasotako prebentzio- eta sentsibilizazio-neurriei esker, erakunde guztien inplikazioarekin eta konpromisoarekin. Hildako pertsonen kopurua murriztu den arren, Erkorekak azpimarratu du helburu nagusia 0 biktima lortzea dela.

Erkorekak Espainiako gobernagarritasuna eta 2024ko aurrekontuen negoziaketak ere izan ditu hizpide; legegintzaldi zaila izango dela adierazi du, Sanchezek denen babesa beharko duela une oro. Datorren urterako aurrekontuen negoziazioei dagokienez, planteamendu elektoralista onartezinak egin direla adierazi du. Azkenik, eta legegintzaldiaren azken txanpari buruz galdetuta, sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak lanean jarraituko duela azken egunera arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)