Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

El desempleo aumentó en Euskadi en 10.473 personas en enero

2012.eko otsailak 02

 

  • Langabezia gehiena zerbitzuen sektorean kokatzen da

Urtarrilean Euskadin 10.473 pertsona gehiago zeuden langabezian; aurreko hilean baino % 7,20 gehiago eta, guztira, 155.867 ziren enplegu‑eskatzaileak.

Lurraldeen arabera, Araban 1.849 pertsonako hazkundea izan da (% 8,27), eta Bizkaian eta Gipuzkoan 5.767 pertsonako (% 7,04) eta 2.857 pertsonako (% 6,95) gorakadak, hurrenez hurren.

Urtarrilean 6.230 emakume gehiago zeuden langabezian (% 8,40). Gizonen artean, berriz, igoera % 5,95koa izan da (4.243 gizonezko).

Adin-tarteen arabera urtarrilean langabeziari buruz erregistratutako datuei dagokienez, langabeziak izandako hazkundea 25 urtetik beherako 1.398 enplegu-eskatzaile gehiagokoa izan zen (% 11,71). 25-45 urteko adin-tarteak 5.871 pertsonako gorakada izan du (% 7,75), eta 3.204 pertsonakoa 45 urtetik gorako pertsonen kasuan (% 5,55).

Aurreko hilean sektoreen arabera erregistratutako langabeziak zerbitzuen sektorean nozitu zuen hazkunde handiena, 7.736 langabetu gehiagorekin (% 8,77). Bestalde, industriaren sektorean 1.075 langabetu gehiago zian dira (% 4,60), eta eraikuntzan 762 gehiago (% 4,19), lehen sektorean 67 gehiago (% 2,82) eta aurreko lanik ez zutenen artean 833 gehiago (% 6,30).

Javier Ruiz Plangintza eta  Enpleguko sailburuordeak datuak aztertu eta ondokoa adierazi du: "langabezia beti da kezkagarria, baina 2012ko urtarrilean izan duguna bezalako igoera gertatzen bada, jakina da kezka areagotu egiten dela".

Horren ildotik, egoerak hainbat gogoeta eragiten dituela esan du: "Lehenik eta behin, bizitzen ari garen krisiak egundaino ezagutu ez dugun sakontasuna duela, agian nazioartean geratzen ari diren finantza-mugimenduen ondorioz, zeinen benetako garrantzia ezagutzerik ere ez dagoen". "Aurrekontu-murrizketen politikek ez dituzte berez konponduko krisi honetan sortzen ari diren arazo handienetako batzuk, besteak beste langabezia. Gure ustez, ekonomia berpiztuko bada, pizgarriak eman behar zaizkio" ohartarazi du Ruizek.

Azkenik, "egoera honetan Eusko Jaurlaritza, Lanbideren bidez, eraikitzen ari den babes-sareak duen garrantzia" azpimarratu duPlangintza eta Enpleguko sailburuordeak. Izan ere, Ruizek gogorarazi duenez, "zerbitzu horrek bi lehentasun ditu, eta horietan inbertitzen ari da bere ahalegin guztia. Garrantzitsuena, seguruenik, langabezia nozitzen ari direnen lan-aukerak hobetzea da; izan ere prestatuta egon behar baitute ekonomia berpizten denean lehenengo lanpostuak bete ahal izan ditzaten".

Horrela, "langabezian daudenak babestearen" alde hitz egin du Ruizek. "Euskadin dugun gizarte-babesaren sistemari eutsi behar diogu; izan ere, babes horri esker pertsona horiek beren lan-aukerak hobetu ahal izango dituzte, eta lanera itzuli ahal izango dira ekonomiak lanpostuak sortzen dituenean".

Plangintza eta Enpleguko sailburuordeak langabeziari eusteko "lanean tinko jarraitzeko eta ahaleginak elkartzeko" apustua egin du, baita "garapen ekonomikorako aukera gehiago eta handiagoak" sortzekoa ere, "langabezia-mailak jaistearren". Ildo beretik, nabarmendu du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren egitekoa "lagungarria izan dela enpleguko politika aktiboak, orientabidea eta bitartekotza hobetzeko".

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El desempleo aumentó en Euskadi en 10.473 personas en enero. http://t.co/7nRRlYtu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)