Berriak Lehendakaritza
Eu

Telebista eta Internet dira informatzeko, prestakuntza lortzeko eta entretenitzeko baliabiderik gogokoenak Euskadin

2012.eko otsailak 02

Teknologia berriek eta sare sozialek informazioaren eta komunikazioaren kontsumoa aldatu dute

850.000 pertsona konektatzen dira Internetera egunero Euskadin, eta erdiak baino gehiagok sare sozialetara (Facebook eta Tuenti) konektatzeko jotzen duten sarera. Are gehiago, Internet euskal herritarrek prestakuntza lortzeko gehien atsegin duten baliabidea da, eta telebistak soilik gainditzen du informazioa eta entretenimendua bilatzeari dagokionez. Horiek dira Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak komunikabideen kontsumoari buruz egin duen azterketan jasotako daturik esanguratsuenak. Azterlanaren ondorioen arabera, komunikabideetan “belaunaldi-aldaketa” bat egon da, eta Interneten ezarpena, sare sozialen sorrera eta euskarri teknologiko berrien ugaritzea erabakigarriak izan dira. Besteak beste, azterketaren arabera populazioaren %39 konektatzen da Internetera beste pertsona batzuekin harremanetan egoteko, eta online erosketek gora egin dute: 10 internautatik ia 5ek egin dituzte erosketak Interneten bidez (informazio gehiago).

Oraindik telebista da euskal herritarrek informatzeko eta entretenitzeko nahiago duten komunikabidea; izan ere, inkestan esku hartu duten pertsonen %83k dio egunero ikusten dituela albistegiak, filmak edo telesailak. Komunikabide horren inguruko iritzia, ordea, negatiboa da, %53ren ustez programazioa “kalitate urrikoa” baita. Bestalde, Internet da prestakuntza jasotzeko gehien erabiltzen den komunikabidea, eta informatzeko edo entretenitzeko bigarrena. Euskadin 850.000tik gora pertsona konektatzen dira egunero sarera (1,6 milioi konektatu dira noizbait azken urtebetean), eta horien erdia baino gehiago (%53) konektatzen dira sare sozial batera: gehien-gehienek Facebook (%83) eta Tuenti (%46) erabili dituzte. Internet eta sare sozialak komunikabideen kontsumoan eragiten ari diren testuinguru-aldaketaren adierazgarri argienetako bat da sarera konektatzen diren euskal herritarren %39 beste pertsona batzuekin harremanetan egoteko konektatzen direla.

Victor Urrutiak, Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduradunak, azaldu du datu horiek ikusirik ondorioztatzen dela belaunaldi desberdinek oso modu desberdinetan kontsumitzen dituztela komunikabideak, komunikazioaren teknologien eta beren euskarrien ondorioz, eta, bereziki, Interneten sorreraren ondorioz, “egungo kulturaren autopista” bilakatu baita. “Interneten ezarpena, euskarri informatiko berrien ugaritzea, ikus-entzunezko kulturaren hedapena eta belaunaldi berriek ikus-entzunezkoaren merkatura sartu direla dira egungo testuinguru berriaren ezaugarriak. Eta komunikazio sozialerako nahiz informazio politikorako komunikabideen egituran ez ezik, komunikabideen pertzepzioan ere du eragina”, adierazi du.

Internet ondoko jardueretarako erabiltzen da gehien: Informazioa bilatu (erabiltzaileen %90ek egin dute azken hamabi hilabeteetan), posta elektronikoko mezuak jaso edo bidali (%86), artxiboak deskargatu (%65), helburu jakinik gabe nabigatu (%57), egunkari digitalak irakurri (%56), sare sozialak erabili (%53), produktu edo zerbitzuak erosi (%45), bankuko gestioak egin (%38), telefono deiak egin (%20), txatetan edo eztabaida foroetan parte hartu (%14) eta norbere blog edo webgunea mantendu (%12).

Irratia eta prentsa idatzia

Azterlanaren datuen arabera, irratia eta prentsa idatzia garrantzia galtzen ari dira euskal herritarrek informazioa edo entretenimendua kontsumitzeko dituzten joeren artean. 10 euskal herritarretik 3k soilik dio egunero irakurtzen duela paperezko egunkari bat; egunkari digitalek, aldiz, kontrako joera dute sarean, 500.000 irakurle digital baitituzte, paperezko aleen 700.000 irakurleez gain.

Irratia herritarren %47k erabiltzen du, etxean, batik bat, eta informatzeko edo norbaiten konpainia sentitzeko erabiltzen dute.

Datozen asteetan, komunikabideekin eta Internetekin lotutako belaunaldi-aldaketa horretan sakontzeko Gazteen Euskal Behatokiarekin batera egin den beste azterketa bat amaituko da.

Ikerketa honen fitxa teknikoa zabaldu den txostenean kontsultatu daiteke. Lagina 15 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 2.122 lagunek osatua da, eta informazioa etxean egindako banakako elkarrizketen bidez jaso da. Lagin errorearen estimazioa ±%2,17 da EAE osorako, %95,5eko konfiantza mailarako, p=q=0,5 izanik. Informazio bilketa 2011ko urriaren 3a eta 10a bitartean egin zen.

11 iruzkin
  • @fape_fape
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    Televisión e internet, medios preferidos para informarse, formarse y entretenerse en Euskadi
    http://t.co/luj6kPsH

  • @denoto
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka 850.000 personas se conectan a internet a diario en Euskadi. Más de la mitad a redes sociales http://t.co/diz309zj

  • @balapiaka
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    Sólo 3 de cada 10 vascos leen un periódico en papel. Periódicos digitales: 500.000 lectores, los de papel 700.000 http://t.co/91UdznH5

  • @balapiaka
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    850.000 personas se conectan a internet a diario en Euskadi y más de la mitad lo hace para conectarse a redes sociales http://t.co/91UdznH5

  • @pe_jesus
    2012.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Internet es el medio de comunicación preferido para los jóvenes vascos
    http://t.co/TIFE8iZU

  • @SUnzurrunzaga
    2012.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Los vascos prefieren la tele e internet http://t.co/xch1pTv7 #comunicación

  • @vali_vali_
    2012.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    Television e internet, medios preferidos para informarse, formarse y entretenerse en Euskadi http://t.co/774VqeuJ

  • @DRuizUceta
    2012.eko otsailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: Los datos empiezan a ser alucinantes: casi un millón de internautas diarios en Euskadi http://t.co/Z4smLo1S

  • @lanbideejgv
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Televisión e internet, medios preferidos para informarse, formarse y entretenerse en Euskadi. http://t.co/e7W2bdB7

  • @denoto
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: Los datos empiezan a ser alucinantes: casi un millón de internautas diarios en Euskadi http://t.co/Z4smLo1S

  • @alorza
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: Los datos empiezan a ser alucinantes: casi un millón de internautas diarios en Euskadi http://t.co/Z4smLo1S

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)