Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lehendakariorde Mendiak inbertsioa eta pertsonenganako konfiantza enpresa-kulturaren ideia nagusi gisa txertatzeko eskatu du

2023-11-16
  • FESLAN inauguratu du, Enplegu Azoka eta Gizarte Ekonomiaren Kongresua, pertsonak balioak dituzten enpresekin konektatzeko "plaza publikoa"

Idoia Mendia Lehendakariordeak "inbertsioa eta pertsonenganako konfiantza enpresa-kultura osoan indar-ideia gisa txertatzeko" eskatu du gaur. Gizarte Ekonomiak dagoeneko egiten du hori, eta abantaila ematen dio, "pertsonak, konpromisoa eta ongizatea dituelako bere enpresen motor gisa".

Donostiak 2023. urte osoan duen Gizarte Ekonomiaren Espainiako hiriburutzaren esparruan, lehendakariordeak FESLAN inauguratu du gaur, Enpleguaren Azoka eta Gizarte Ekonomiaren Kongresua. Zuzentzen duen Sailak antolatutakoa, Lanbide -  Enplegu Zerbitzu Publikoarekin batera, FESLANek Gizarte Ekonomiaren eremuko enpresen eta enplegua eskatzen duten pertsonen arteko topagunea izan nahi du. "Gizarte Ekonomiaren etorkizuna zu zara" lelopean, inaugurazioan izan dira Eneko Goia Donostiako alkatea, José Antonio Asensio Gipuzkoako Iraunkortasun diputatua eta Maravillas Espín Lan Ministerioko Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusia. Sailaren aldetik, Elena Pérez Barredo eta Alfonso Gurpegui sailburuordeak bertaratu dira, baita Lanbideko zuzendari nagusi Francisco Pedraza ere.

Euskadi, munduko erreferentea

Mendiak bere hitzaldian gogorarazi duenez, Euskadi munduko erreferentea da ekintzailetza kolektiboan, “erakargarri bihurtu diren enpresekin, erdian pertsonak dituztelako, aberastasuna sortzeaz gain hobeto banatzen duten proiektuetan inplikatzen direlako, parte hartzera irekitzen direlako eta elkarrekin lan egiten dakitelako, eta, gainera, badakite aniztasuna kudeatzen eta arrazoi fisiko edo sozialengatik zailtasun gehien dituzten pertsonak integratzen eta enpresa arruntean sortzen ez diren aukerak eskaintzen dizkiete”. Hauxe da Gizarte Ekonomia, gaineratu duenez, "talentua aurkitzen dakiena, bat bera ere gutxietsi gabe".

"Erronka bat dugunez talentuarekin, eta pertsona guztiengan dagoenez", Lehendakariordeak eskatu du "inbertsioa eta pertsonenganako konfiantza enpresa-kultura osoan indar-ideia gisa txertatzeko", eta gogorarazi du Gizarte Ekonomiak dagoeneko egiten duela hori, "pertsonak, konpromisoa eta ongizatea dituela bere enpresen eragile", eta horrek abantaila ematen diola gainerakoen aldean.

Horregatik sortu zen FESLAN, Lanbideren eta Merkalan urteko azokaren esperientziatik eta Euskadiko Gizarte Ekonomiaren ehunka urteko esperientziatik, "pertsonak balioak dituzten enpresekin konektatzeko, batzuek eta besteek bilatzen dutenaren arteko lotura lortzeko eta munduan ezagutzen den adierazpenik arrakastatsuenetako baten bokazioa sustatzeko asmoz, ekonomia baloreekin, sustraiekin, gizarte-konpromisoarekin eta aurrerapen ekonomikoarekin kohesioarekin sustatzeko".

Gizarte Ekonomiako 4.000 enpresa inguru

Euskadin, gogora ekarri duenez, gaur egun 4.000 enpresa inguru daude "balio horietatik sortuak", hamarnaka mila pertsonari lana ematen dietenak, eta ia sektore ekonomiko guztietan daude. "Gobernuetan indar handiz ari gara formula horrekin laguntzen. Hemen, Euskadin, babes ekonomikoarekin ez ezik, legeria eta plan estrategiko sendo batekin ere, adostasun politiko eta sozial zabal batekin", adierazi du, eta baloreak dituen ekonomiaren hedapen horrek "desberdintasun-tasa txikiagoak eta gizarte-kohesio handiagoa ere azaltzen ditu".

Ildo horretan, lankidetza-ekintzailetzarako atea ireki die pertsonei, eta zuzentzen duen sailaren, Osalanen eta Lanbideren tresna guztiak eskaini ditu bere helburua lortzeko. "Ez dira laguntza ekonomikoak bakarrik, historian zehar eskaintzen ari garen nagusiak, orientaziorako laguntzaz, administrazio-baliabideez eta lan-osasunaren arloko aholkularitzaz ari gara", errepikatu du.

Era berean, gogorarazi du Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoak bere esperientzia guztia eskaitzen diola Gizarte Ekonomiari, eta "erreferentzia izan nahi duela kooperatibei, lan-sozietateei, enplegu-zentro bereziei, laneratzeko enpresei eta enpresa solidarioei laguntzeko".

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-11-23

    Baldintza estresagarrietan (ibai-ibilgua gainezkatzea, adibidez) dauden eraikinek azterketa gehiago egiten dituzte, eta patologiak eta izurriteak agertzen dira. Aspaldi, beste Erkidego batean, espaloirik gabeko galtzada baten ondoan gas-hodi bat jartzeko arriskuaz ohartu nintzen, nahiz eta kolpe gogor bat babesaz zorigaiztokoa izan zitekeen. Gutxienez kolore deigarriz pintatzea proposatu nuen, eta ez zitzaidan jaramonik egin behar; orain, ibilgailuen kolpeak gertatzen dira arrisku-elementuen gainean.

  • Argazkia Xaver
    2023-11-23

    Más chequeo edificios expuestos a condiciones estresantes como pueda ser de desbordamientos cauce fluvial con aparición de patologías incluso plagas favorecen esos estados de exposición. Yo hace tiempo en otra Comunidad advertí del riesgo de una tubería de gas puesta cerca de una calzada sin acera aunque con protección un golpe fuerte pudiera resultar fatal propusé al menos pintarla de color llamativo y no se me debió de hacer caso, ahora suceden golpes de vehículos sobre elementos de riesgo.

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-16

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariorde Mendiak inbertsioa eta pertsonenganako konfiantza enpresa-kulturaren ideia nagusi gisa txertatzeko eskatu du.

    👉 @IdoiaMendia-k #FESLAN23 inauguratu du, Enplegu Azoka eta Gizarte Ekonomiaren Kongresua.

    #SomosEconomíaSocial

    🔗 https://t.co/tnSLMxHzrZ https://t.co/Pkzb5IeNvU

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-16

    Comentario de Twitter:
    La Vicelehendakari Mendia insta a incorporar la inversión y la confianza en las personas como idea fuerza en la cultura empresarial.

    👉@IdoiaMendia ha inaugurado #FESLAN23, la Feria de Empleo y Congreso de la Economía Social.

    #SomosEconomíaSocial

    🔗https://t.co/sn7Jahyv3n https://t.co/nCcYqSVFKT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)