Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Jon Azkuek euskalarrantza sektoreak duen baliabideen kontzientzia jasangarria azpimarratu du

2012.eko otsailak 02

Donostia-San Sebastián, otsailak 2.- Arrantza eta elikagai industrietako sailburuordeak, euskal arrantza sektorearen kontzientzia jasangarria azpimarratu ditu, “gure errekurtsoak jasangarritasunez ustiatzeko lanean ari dira” eta bide horretan jarraitzeko eskaera egin du, batez ere “gure baliabideen kudeaketa egokia egiteko eta erabaki zuzenak hartzeko ikerketa zientifikoan sakonduz”.

Jon Azkuek Donostian izan den prentsaurrekoan parte hartu du, bertan, Espainian lehendabizikoz, MSC (Marine Stewardship Council) ekoziurtagiria eman zaio PESCAFRIA-Pesquera Rodríguez euskal enpresari. Europar Batasunean dagoen lehen arrantza enpresa da.

Prentsaurreko horretan, Jokin Diaz arrantza eta akuikultura zuzendaria; Pescafría-Pesquerako gerentea den Rodríguez Francisco Rodríguez; MSCko Europako Zuzendaria, Nicolas Guichoux; eta MSCko Espainiarako eta Portugalerako ordezkaria Laura Rodríguez izan dira.

Arrantza sailburuordeak, Pescafria- Pesquera Rodriguez zoriondu du MSC ziurtagiria lortzeagatik eta, zera azpimarratu du “ziurtagiri hau lortzeko bide luze horrek, azkenean, saria izan du eta Eusko Jaurlaritzak arrantza sektorerako nahi duen beste ezaugarri bat lortu du enpresa honek”.

Azkuek gogora ekarri du, Pilar Unzaluk zuzentzen duen departamentuaren politikak hiru giltzarri dituela gai horretan: “Batetik, antxoaren esperientziatik ikasi genuen moduan, euskal arrantza sektorean egin behar den errekurtsoen jasangarritasun politika zaintza; bigarrenez, arrantzak itsas ekosisteman duen eraginaren azterketa jarraitua bermatzeko Gobernu honek AZTI-Teknaliaren bitartez egiten duen jarraipen zientifikoa eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen Arrantzaren Plan Estrategikoan jasotzen den sektoreko katebegi guztietan kudeaketa eraginikorra egitea".

Sailburuordeak azpimarratu du arrantza sektorearekin lantzen ari diren beste esparrua ziurtagiritza dela. “gure espezie garrantzitsuenetarako ziurtagiriak lortzeko lanean eta ikerketan ari gara azken hilabeteotan, horien artean antxoa eta hegaluzea. Horietako lan batzuk beste erakunde autonomikoekin elkarlanean prestatzen ari gara”.

Jon Azkuek bere agerraldia amaitzeko, zera esan du, “baliabideei zor diegun errespetua ez da gaurko arrantzaren bermea bakarrik, baita etorkizunekoa ere, euskaldunontzat horren garrantzitsua den jarduera sozioekonomikoarekin aurrera jarraitzearen bermea”.

Iruzkin bat
  • @ImaisDinho
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    PESCAFRIA-Pesq.Rodríguez: 1ª pesquería española certificada con el sello MSC de pesca sostenible http://t.co/KelvREYn http://t.co/OyWmLrLv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)