qrcode

Lan eta Enplegu Sailak zainketen profesionalizazio- eta duintasun-eredua azaldu du Bruselan

2023-11-14
  • "Langileen eskubideez, zainketez eta zainduen eskubideez ari gara, batzuek eta besteek baldintza duinak izateaz"

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak Idoia Mendia Lehendakariordeak zuzentzen duen sailak zainketa-lanak profesionalizatzeko eta duintzeko diseinatutako eredua azaldu du gaur Bruselan. Lan horiek genero-eragina dute enpleguaren kalitatean, gehienbat emakumeak baitira horretan aritzen direnak.

Familia Enplegurako eta Etxea Zaintzeko Europako Federazioak gonbidatuta, Gaitasunen Europako Urtearen esparruan, sailburuordeak azaldu du Lan eta Enplegu Sailak asmatutako eredu horri esker, hain zuzen ere, mendekotasunak duten pertsonei arreta emateko kualifikaziorik ez duten pertsonek, zaintzaileei arreta hobea emateaz gain, esparru horretako enplegu bat baldintza hobeetan lortzeko kualifikazio bati ateak irekitzea ahalbidetzen dieten trebetasunak egiaztatu ahal izan dituztela.

Gurpeguik adierazi duenez, Europako gizarte zaharrenetako bateko errealitateetako bat, Euskadikoa, honako hau da: "pertsona asko, gehienak emakumeak eta asko migratzaileak, etxeetan etxeko langile gisa lan egiten hasi dira eta, denborak aurrera egin ahala, zaintza-lanak egiten hasi dira prestakuntza espezifikorik izan gabe".

Errealitate horretatik abiatuta, legegintzaldiaren hasieran Saila SSI Talde Kooperatiboarekin elkartu zen gai horri heltzeko estrategia diseinatzeko. Egiaztapenetako bat da pertsona horietako asko barne-langileak zirela eta, beraz, ezin zutela Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoak eskaintzen dituen ikastaro formaletara joan. Horregatik, programa espezifiko bat diseinatu zen haientzat, Mentsad izenekoa. Programa horren bidez, prestakuntza telematikoa eta online eskaini zaie, eta, denbora librean, normalean larunbat arratsaldeetan, aurrez aurreko eskolak ematen zaizkie gai praktikoetan, hala nola mugikortasun urriko pertsonen maneiu fisikoan eta antzeko beste batzuetan.

Une oro monitorizatutako esperientziaren ondorioz, 60 emakumek lortu dute gaitasun profesionala aitortzen dien ziurtagiria. Hori dela eta, prestakuntza-formatu berritzaile hori datorren urtetik sartzen da Lanbideren eskaintzan.

"Zaintzarako langileen eskubideez eta zainduen eskubideez ari gara, batzuek eta besteek baldintza duinak izateaz. Eta irtenbide horiek eskaintzea emakumeentzat ona izan ezezik, gizarte osoarentzat ere ezinbestekoa da. Izan ere, zainketen erronkaz ari garenean, ezin diogu familiaren erantzunkidetasunetik soilik aurre egin. Eztabaida hori ezinbestekoa da, baina epe laburrean ez du konponduko sakoneko arazoa: trebetasunetan trebatutako langile kualifikatuak izatea, duintasunez artatzeko eta lan duina izateko ", laburbildu du sailburuordeak Bruselan.

Nolanahi ere, Gurpeguik bizi-luzeraren kudeaketari buruzko ikuspegi zabalago bat defendatu du, "hori ez da arazotzat hartu behar, baizik eta konponbideak eskaini behar zaizkion errealitatetzat, eta, gainera, lanbide-kualifikaziorako aukerak eskaintzen ditu hainbat eremutan, gero eta adineko gehiago dauden eremuekin lotuta".

"Erretirora iritsi diren gehien-gehienak ez dira mendekoak, erretiroa hartzen jarraitu nahi duten autonomoak dira, baina, batez ere, bizitzaren eremu guztietan beren gaitasun guztiez gozatzen jarraitu nahi duten pertsonak dira, pentsioen sistema publikoari esker bermatutako diru-sarrerak dituztenak eta, neurri handi batean, zorrik gabeko jabetzako etxebizitza bat dutenak. Zerbitzuak beren premietara egokituta behar dituzte, eta, batez ere, bizitza oso horretarako aurki ditzaketen oztopo guztiak ezabatzea behar dituzte, hala nola oztopo digitala, orain intentsitate handiagoz landuko dugun zerbait dena”, amaitu du.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-14

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Alfonso Gurpegui sailburuordeak Lan eta Enplegu Sailak Euskadin zainketa-lanak profesionalizatzeko eta duintzeko diseinatutako eredua azaldu du Bruselan. 

    #EFFECongress2023 @grupo_ssi @lanbideejgv @EFFE_EU @GurpeguiA 
    https://t.co/C7dgUf8ENa

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-14

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ El viceconsejero Alfonso Gurpegui explica en Bruselas el modelo diseñado por el Departamento de Trabajo para la profesionalización y dignificación de las tareas de cuidados en Euskadi.

    #EFFECongress2023 @grupo_ssi @lanbideejgv @EFFE_EU @GurpeguiA 
    https://t.co/5PmRWH7zeg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak