Euskaraldia
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Javier Hurtado sailburuak merkataritzaren sektorea eraldatuko duen politika publikoa aldarrikatu du, ingurumenaren, soziodemografiaren eta digitalaren trantsizioekin bat etorriz

2023-11-14

Urban Commerce kongresuaren XVII. edizioaren inaugurazioan parte hartu du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok. Foro hau erabat sendotuta dago, eta Gasteiz erreferentziazko gune bihurtzeko sortu zen, bai merkataritza biziberritzeko politiketan, bai hiri-merkataritzaren modernizazioaren eta berrikuntzaren inguruko esperientzien trukean.

Sailburuak gogorarazi du ez dela kasualitatea edizio honetan merkataritzaren erronka handienetako bati aurre egitea: digitalizazioa eta bere existentzia adimen artifiziala hedatuz doan eta bezeroen beharrak nabarmen aldatzen ari diren mundu batean.

Gizarte mosaiko bat deitu diogun honetan aurkitzen gara, non bost belaunaldi bizi diren konpetentzia digital eta tokiko merkataritzara hurbiltzeko modu desberdinekin. Horrez gain, biztanleriaren zahartze argia eta biztanleria migratzailearen harrera garrantzitsua. Biztanleriaren aniztasun horrek balio berriak sortzen ditu, baita eskari komertzialaren hipersegmentazioa ere”, azaldu du.

“Badakigu une zailak direla merkataritzaren sektorearentzat, baina hortik ikasgai positiboak atera behar ditugu, aukeren eta beharrezko eraldaketaren uneak ere direlako. Testuinguru horretan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak inbertsio-ahalegin handia egin du, 431 milioi baino gehiago inbertitu baititu legegintzaldi honetan, horietatik 270 apartekoak eta Next Generation funtsak merkataritza, turismo eta ostalaritza sektoreetarako”, aztertu du sailburuak.

Gainera, sailburuak mezu hau bidali du merkataritzaren eraldaketaren alde apustu egiten jarraitzeko: “2030 Merkataritza Estrategiaren bidez, merkataritza berritzailea, digitala, lehiakorra eta jasangarria lortzeko apustu argia delako. Eta baita Gasteizko Udalaren ekimenen bidez ere, besteak beste hiriko saltokien mapa interaktiboaren bidez, oso garrantzitsua baita udal-kudeaketaren ikuspegitik”.

Ildo horretan, garrantzitsua da azpimarratzea politika publikoek arlo publikotik izan behar duten lidergoa. “Euskal merkataritza-politikak merkataritzaren jarduera erraztu behar du, aukerak eta ongizate ekonomikoa sortzeko, baina herritarren, langileen eta merkataritzako enpresen onuretan oinarritu behar du. Eta horixe da 2030 Merkataritza Estrategiatik bultzatzen duguna. Sektorea eraldatzen laguntzeko gai izango den politika publikoa, ingurumen-trantsizioen, trantsizio soziodemografikoen eta digitalen arabera, eta Europako esparruarekin bat datorrena”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)