Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lan elkartuko kooperatibek bizkor diraute krisi garaian ere

2012.eko otsailak 01

 Gero eta pertsona ekintzaile gehiago baliatzen ari dira langabeziaren kapitalizazioaren bidez kooperatiba bat eratzeko aukera azken urteotan. Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren datuek goranzko joera hori berresten dute; izan ere, 2008ko urtarriletik 2011ko abendura, krisi ekonomikoaren erdian, kooperatiben kopuruak 379 ale gehiagoren hazkunde garbia izan du.

Horietatik herena baino gehiago -295 enpresa- lan elkartuko kooperatiba gisa sortu ziren, eta gaienerako 84ak etxebizitzari edo kontsumoari lotutakoak dira.

Aitzitik, lan-sozietateek 21 baja izan zituzten azken lau urteotan.

Guztira, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urtero egiten duen erroldaren arabera, 2011. urtearen amaieran Euskadin 2.074 kooperatiba-sozietate (lan elkartuko 1.378 eta gainerako modalitateetako 696), eta 2.108 lan-sozietate zeuden.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Donostian eman du datu horien berri, Akitania, Nafarroa eta Euskadiko sektore horretako erakundeek -Cress, Anel eta Konfekoop, hurrenez hurren- parte hartu duten lan-jardunaldi baten itxiera-ekitaldian. Erakunde horiek gizarte-ekonomiaren aldeko apustua egin dute, "krisiari aurre egiteko eta gure gizartean ekonomiari dagokion egitekoa birplanteatzeko modu positiboa baita".

TESS Proiektuaren izenpean, gizarte-ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren mugaz gaindiko sare hori Bidasoaren bi aldeetako eskualdeen, herritarren eta eragileen arteko lankidetza-eredua da. Haren adierazpena Nazio Batuek 2012 Kooperatiben Nazioarteko Urtea aldarrikatu izanarekin batera etorri da. Naizo Batuek, horren kariaz, Kooperatibek pobreziaren murrizketan, enpleguen sorreran eta gizarteratzean duten eragina azpimarratu dute.

Gemma Zabaletak protagonismo handiagoa eskatu du gizarte-ekonomiaren eragileentzat, egungo ekonomia eta finantza-krisiaren eta lan‑ziurgabetasunaren testuinguruan. "Gizarte-ekonomiako enpresek ekarpen handia egin dezakete eztabaida honetan, haien balioetan eta printzipioetan oinarrituta; izan ere, arrazionaltasun ekonomikoa eta gizarte-aurrerapena bateragarriak diren froga garbia baitira", azpimarratu du sailburuak.

Gizarte Ekonomiako enpresa tradizionalek (kooperatibak eta lan-sozietate anonimoak) 65.000 pertsona ingururi lan ematen diete; hau da, EAEko lanpostuen % 6,5 biltzen dute. Kopuru hori 75.000 pertsonakoa da beste enpresa batzuk kontuan hartzen baditugu: laneratzeko enpresak, aurrezki kutxak eta enplegu zentro bereziak, nagusiki. Era horretako enpresak Gipuzkoan daude hedatuen.

Gizarte Ekonomia EAEko BPGaren % 5,5 sortzen zuen 2008. urtean; Industria Produktu Gordinaren % 12. Europar Batasunean, Europako enpresen % 10 gizarte-ekonomiakoak dira, eta enplegu guztiaren % 6 biltzen dute.

 

GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESEN KOPURUA (Erregistro-errolda)  

 

2008

  Alde.

2009

Alde.

2010

Alde.

2011

Aldeak

2008-2011

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lan Elkartuko Kooperatibak

1.083

71

1.154

124

1.278

100

1.378

295

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bestelako kooperatibak

612

39

651

20

671

25

696

84

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KOOPERATIBAK GUZTIRA

1.695

110

1.805

144

1.949

125

2.074

379

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LAN-SOZIETATEAK

2.129

-17

2.112

-2

2.110

-2

2.108

-21

 

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lan elkartuko kooperatibek bizkor diraute krisi garaian ere. http://t.co/K1xoVncM

  • @lanbideejgv
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El cooperativismo de trabajo asociado mantiene su impulso en tiempos de crisis. http://t.co/mg6Sav0P

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)