Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTranek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren larunbatean Athletic Club – R.C.D. Espanyol taldeen arteko norgehiagoka dela eta

2012.eko otsailak 01

Datorren larunbatean, otsailak 4, EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, arratsaldeko 18:00etan hasita Athletic-en eta R.C.D. Espanyol taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, 10 minutuz behin ohiko zirkulazioz gain, EuskoTranek Pio Barojatik Basurtura beste hiru zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 17:16an, 17:26an eta 17:36an, hain zuzen ere.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 19:50ean eta 20:01ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.


Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotran.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan