Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

180 pertsonak baino gehiagok parte hartu du Indiari buruzko jardunaldian, lehendakaria buru, martxoan izango den enpresa-misioaren aurrekari

2012.eko otsailak 02

Jardunaldian, merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aurkeztu dira; izan ere, biztanleriari dagokionez, munduko bigarren herrialdea da eta BRIC esaten zaion taldean (Brasil, Errusia, India eta Txina) dago.

Jende asko bertaratu izanak euskal enpresek misioarekiko interes handia dutela adierazten du. Bernabé Unda sailburua eta Indiak Espainian duen enbaxadorea jardunaldian izango dira; lehendakariak gaur 13:00etan egingo dio harrera Indiako enbaxadoreari.

Indiarako Enpresa eta Erakunde Misioa martxoaren 19ko astean izango da eta Mumbai, Pune, New Delhi eta Bangalorera joateko asmoa dute.

Gaur egun, EAEko 40 enpresak baino gehiagok dituzte ezarpenak Indiak.


India munduko biztanle gehien dituen bigarren herrialdea da eta zazpigarrena hedaduran. Gaur egun, munduko ekonomia handienen artean laugarrena da eta, aurreikuspenen arabera, 2015. urterako hirugarren postura iritsiko da, Japonia gaindituta. Datu horiek kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRIren bitartez eta Eusko Ganberen laguntzarekin, martxoaren 19ko astean izango den Indiarako Enpresa eta Erakunde Misioaren aurretik informazio-jardunaldia antolatu du.

Gipuzkoako Ganberaren egoitzan izan da gaur informazio-jardunaldi hori eta merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aurkeztea izan du xede, BRIC esaten zaion taldean (Brasil, Errusia, India eta Txina) baitago, hau da, azken urteotan BPGaren hazkunde handiena izan duten lau herrialdeen taldean.

180 pertsonatik gora izan dira jardunaldian eta argi dago merkatu horrek, baita misioak berak ere, interes handia eragiten duela euskal enpresetan. Horretaz gain, gaur 13:00etan, Sunil Lal Indiako enbaxadorea EAEn denez, Patxi López lehendakariak harrera egingo dio.

Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren eta Euskal Ganberen ustez, India jardunerako nahitaezko herrialdea da, euskal enpresak espezializatuta dauden sektore askotan merkatu zabala duelako gaur egun eta, are garrantzitsuagoa dena, hazkunde-potentzial handia duelako, sistema politiko demokratikoa, egonkortasun makroekonomikoa, lan-kostuak Asiako antzeko beste herrialdeetan baino txikiagoak eta lanerako indarrak ingelesez badakielako eta prestakuntza ona duelako; horretaz guztiaz gain, AEBren atzetik, ingelesez mintzo diren zientzialari gehien dituen herrialdea da. Nazioarteko Moneta Funtsaren arabera, Indiako ekonomiaren hazkunde-aurreikuspenak hauek dira: 2011. urtean % 8,2 eta 2012an % 7,9.

Zenbateko horiek negozio-aukera bikaina izan daitezke euskal enpresentzat; hau da:

1-Esportazio-aukerak:

-Esportazio-sektore sendoak: ibilgailuak (zatiak eta osagarriak), siderurgia-produktuak, papera eta kartoia, plastiko-gaiak eta plastikozko manufakturak; aluminioa eta aluminiozko manufakturak, esentzia-olioak eta lurringintzako prestakinak, metalikoak ez diren mineralen manufakturak eta elektrizitate-transmisioak.

-Euskal esportazioentzat progresio-aukera handieneko sektoreak hauek dira: larruak, doitasun-tresnak eta aparatuak, zeramikazko produktuak, material elektrikoa eta makineria oro har, defentsa-materiala, soinua eta irudiak grabatzeko edo erreproduzitzeko gailuak eta taninoak.

-Interes bereziko sektoreak: elikagaiak prozesatzeko ekipoak, hotz-katea, ur-kudeaketa (ureztatzea, tratamenduak, gezatzea), generazio-ekipoak eta instalazio osoak (energia berriztagarriak eta gasa) eta nekazaritza-makineria. Zerbitzuetan: mugikorretarako zerbitzuak, moda-frankiziak.

2-Inbertsio-aukerak:

-Inbertsio-aukera handieneko sektoreak: automozioa eta osagaiak, bioteknologia, oinetakoen osagaiak, finantzak (banka eta aseguruak), garraio-azpiegiturak, material elektrikoa eta elektronikoa, ingurumena, energia sortzea (berriztagarriak), meatzaritza, elikagaiak prozesatzea, farmazia, osasuna, informazio-teknologiak, nekazaritza-teknologia, moda eta turismoa.

Hainbat euskal enpresa ari dira, dagoeneko, aukera horiek ustiatzen Indian merkataritza-operazioetan modu aktiboan lan eginez eta, bereziki, Indian ezarpenak dituzten 40tik gora euskal enpresa. Indiarako Enpresa eta Erakunde Misioa martxoaren 19tik aurrera izango da eta Mumbai, Pune, New Delhi eta Bangalorera joateko asmoa du.

 

Vitoria-Gasteiz, 2012. urteko otsailaren 2a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)