Lehendakariak esan du ekonomia sozialak Euskadin “erroa, konpromisoa, aukerak, kohesioa eta aurrerapena” adierazten dituela
- Iñigo Urkullu Kooperatibismoaren Denon Artean sarien banaketan izan da, edizio honetan Europako Batzordearen esku geratu da saria
- Nabarmendu duenez, euskal erakunde guztiek babesten dute ekonomia soziala, zeinak dagoeneko 90.000 pertsonari ematen baitio lana
Ekonomia soziala Euskadin zeharo sustraituta dagoela adierazi du Iñigo Urkulluk, bere ahotan, “konpromisoa, aukerak, kohesioa eta aurrerapena” irudikatzen du ekonomia sozialak, eta euskal erakunde guztiek sektore hau babesten dutela gaineratu du. “Hau da Eusko Jaurlaritzak ekonomia sozialari sekula eman dion babes ekonomikorik handiena da”- baieztatu du.
Bingen Zupiria sailburuak lagunduta, arratsalde honetan Denon Artean sarien banaketan izan da Lehendakaria, eta aurten Europako Batzordeak eraman du saria. Zehazki, Nicolas Schmit Europar Batasunaren Enplegu eta Eskubide Sozialen komisarioari egokitu zaio Euskal Kooperatibismoaren sari hau jasotzea; Lehendakariak biek ala biek duela urte bete Ajuria Enea Jauregian izandako bilera gogorarazi dio, batzar horrek – Lehendakariaren ahotan – “Euskadik Europarekiko duen lotura estu eta benetakoa balioan jartzeko balio izan zuen”.
Bere agerraldian, ekonomia soziala osatzen duten “familietako” bakoitzari (kooperatibak, lan sozietateak, laneratze enpresak, kofradiak, fundazioak, mutualitateak…) bere lana aitortu dio Iñigo Urkulluk “gure historiaren hiru mende betetzen dituzten aberastasun eta kohesio sareak josteagatik”.
“Historia honetaz harro gaude”, adierazi du, era berean, gogorarazi du gaur egun ekonomia sozialak 90.000 herritarri ematen diola lana, horrela, ia-ia hamar lanpostutatik lanpostu bat sortzen du, eta sektore ekonomiko guztietan dago.
Ibilbide luze honek euskal erakundeen harrotasuna eta aitortza irabazi dituela azaldu du Iñigo Urkullu Lehendakariak, eta, bere aburuz, “aurrekaririk gabeko” babes publiko bihurtu da. Adibide modura, Kooperatiben Legea, Kooperatiben Munduko Biltzarra, Gizarte Ekonomiaren Sailarteko Lehen Plan Estrategikoa, eta pandemiaren edo Ukrainako inbasioaren ondorioz sortutako larrialdi egoerei erantzuteko hartutako berehalako neurriak aipatu ditu.
“Hauek dira gaur arte emandako urratsak; gure begirada etorkizunean dago. Bermatuta dagoen historia hau Europako Batzordeak partekatzen duen ereduan islatzeko markoa Europako Ekintza Planak eta Nazio Batuen ebazpenak adierazten duen onarpenak osatzen dute” – adierazi du Lehendakariak, bukatzeko.
-
2023-11-14
Comentario de Twitter:
Lehendakariak esan du ekonomia sozialak Euskadin “erroa, konpromisoa, aukerak, kohesioa eta aurrerapena” adierazten dituela.
https://t.co/OtmkmSvWt0@Irekia #DenonArteanSaria2023
-
2023-11-14
Comentario de Twitter:
El Lehendakari asegura que la economia social representa en Euskadi “arraigo, compromiso, oportunidades, cohesión y progreso”.
https://t.co/zIYhHAQr6E@Irekia #DenonArteanSaria2023