NIK Patrika Digitala
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak adimen-desgaitasuna duten pertsonen lan-inklusioa sustatzeko hitzarmen bat sinatu du

2023-11-10

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak eta APNABI - Autismo Bizkaiko, Gaudeko, Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioko, Lantegi Batuetako, Gureak Arabako eta Gureak elkarteko ordezkariek lankidetza-esparru bat finkatu dute, kolektibo horren eskubideen aitorpenean aurrera egiten jarraitzeko

Osakidetzak, gaur, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du APNABI - Autismo Bizkaia, Gaude, Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioa, Lantegi Batuak, Gureak Araba eta Gureak elkarteekin, eta haren helburu nagusia da adimen-desgaitasuna duten pertsonak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko lanpostuetan txertatzea eta finkatzea.

Gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Sailburuak eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluko presidenteak, eta erakunde horietako ordezkariek sinatu dute hitzarmena; erakunde horiek guztiak EHLABEn (desgaitasuna duten pertsonen gizarte- eta lan-inklusioa sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko entitateen Euskadiko elkartea), Euskadiko Erabateko Inklusiorako FEVASen (adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko entitateen Euskadiko elkartea) eta Laguntza duen Enpleguaren Euskadiko Foroan daude. Hitzarmen horren helburua da Osakidetzan zerbitzuak emango dituzten adimen-desgaitasuna duten pertsonen lanpostuan funtzioen egokitzapena eta garapena erraztea eta bultzatzea.

Osasuneko Sailburuak esan du ziur dagoela akordioari esker eremu horretako elkarlana sendotuko dela, eta, batik bat, adimen-desgaitasuna duten pertsonen lan- eta gizarte-inklusioan aurrera egiten jarraituko dela. Gogorarazi du, hori horrela, Osakidetzak onetsi dituela, dagoeneko, adimen-desgaitasuna duten pertsonei gordetako plazak dituzten enplegu publikoko eskaintzak, zenbait lanbide-kategoriatan, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa duela.

Gotzone Sagarduik entitate sinatzaileek garatzen duten funtsezko lana nabarmendu du bereziki; izan ere, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideen sustatzaileak dira, bai eta haien bizi-kalitatea hobetzeko eragile aktiboak ere, kontuan izanik horretarako haien beharretatik eta haien familienetatik abiatutako laguntza- eta kalitate-programak eskaintzen dituztela, haien erabateko inklusiorako eta gizarte-partaidetzarako bide emango dutenak, herritar diren aldetik.

Bestalde, entitateek hitzarmenaren balorazio positiboa egin dute; izan ere, aurrerapausoa dakar gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa sortzeko. Gainera, eragileen arteko elkarlana, zehazki administrazio publikoaren eta hirugarren sektorearen artekoa, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunean aurrera egiteko ezinbestekoa dela nabarmendu dute.  

Gaur sinatutako hitzarmenaren garapena alde guztietako ordezkariek eratutako Jarraipen Batzorde batek ebaluatuko du. Hitzarmenaren indarraldia 4 urtekoa izango da, eta luzagarria izango da.

 

8 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @cerratojo
    2023-11-14

    Comentario de Twitter:
    RT @fevas: 🍀Osakidetzak adimen-desgaitasuna duten pertsonen lan-inklusioa sustatzeko hitzarmen bat sinatu du https://t.co/cTZXJLjfn1

  • Argazkia SN Robot
    @apdema
    2023-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @fevas: 🍀Osakidetzak adimen-desgaitasuna duten pertsonen lan-inklusioa sustatzeko hitzarmen bat sinatu du https://t.co/cTZXJLjfn1

  • Argazkia SN Robot
    @fevas
    2023-11-13

    Comentario de Twitter:
    🍀Osakidetzak adimen-desgaitasuna duten pertsonen lan-inklusioa sustatzeko hitzarmen bat sinatu du https://t.co/cTZXJLjfn1

  • Argazkia SN Robot
    @fevas
    2023-11-13

    Comentario de Twitter:
    🍀Osakidetza suscribe un convenio para impulsar la inclusión laboral de personas con discapacidad intelectual https://t.co/lwucFEloNx

  • Argazkia SN Robot
    @Gorabide
    2023-11-13

    Comentario de Twitter:
    RT @fevas: 🍀Osakidetzak adimen-desgaitasuna duten pertsonen lan-inklusioa sustatzeko hitzarmen bat sinatu du https://t.co/cTZXJLjfn1

  • Argazkia SN Robot
    @lantegibatuak
    2023-11-10

    Comentario de Twitter:
    Lankidetza funtsezko bat sinatu dugu adimen desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan laneratzearen alde aurrera egiteko:
    https://t.co/yjQLjL7N8X
    @APNABI
    @fevas
    @grupogureak
    @gaude
    @fsdownpv
    @EHLABE_eus

  • Argazkia SN Robot
    @lantegibatuak
    2023-11-10

    Comentario de Twitter:
    Firmamos una colaboración clave para avanzar a favor de la inclusión laboral de personas con discapacidad intelectual en el empleo público: https://t.co/wwf1QwfZBd
    @APNABI @fevas @grupogureak @gaude @fsdownpv @EHLABE_eus

  • Argazkia SN Robot
    @Asoc_Gaude
    2023-11-10

    Comentario de Twitter:
    Lehenengo urrats bat adimen urritasuna duten pertsonen emplegu publikoan, emplegu lagundua sustatzeko.
    https://t.co/wK6VPOKC7e

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)