Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

"Inprobisapena, zehastasun falta eta espainar eskuinaren alderdi ideologikoenentzako keinu bat" antzeman du Celaák Wert ministroaren erreforman

2012.eko urtarrilak 31

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, Wert ministroaren proposamena “Hezkuntza sistema osoa hankaz gora uzten duen eta denbora eta eraginkortasuna kentzen digun inprobisazio bat dela” esan du gaur

“DBHko laugarren maila galtzen da, orain arte guztientzat berdina zen ikasturtea”, azaldu du. “Ikasturte honetan batxilergoko ikasleek praktikarekin zerikusi handiagoa zuten irakasgaiak ikasten zituzten eta lanbide heziketakoek berriz oinarrizko eduki teorikoak ikasten zituzten”, gaineratu du. Isabel Celaáren ustez, lanbide heziketako LOE titulu berri guztiak berriro ere berregin beharko dira. “Gainera, Hezkuntza sistemaren egitura ez da ondo zehazten, bere gune ahulenean zabalik gelditzen delako: hamasei urte bete ondoren beraien ikasketak alde batera utzi nahi dituzten ikasleen kasua alegia” ziurtatu du. “Beste era batera esanda, laguntza gehiago ematen zaie indartsuenei eta ikasle ahulenak babez gabe uzten dira”, adierazi du.

Wert ministroak bere erreforma aurrera eramateko alemaniar eredua hartuko duela kontutan esan du. Honi buruz Hezkuntza sailburuak ere baditu bere zalantzak. “Zeri buruz ari da ministroa ‘FP dual’-ri buruz hitz egiten duenean? Batez ere Alemaniako eta Espainiako Hezkuntza sistemen eta enpresa munduen arteko ezberdintasunak kontutan harturik”, galdetu dio Celaák.

“Euskal Lanbide Heziketa Estatu osoan eredu bat da, baina ‘FP Dual’ honek enpresen eta eskolen arteko elkarfinantzaketa konpromisoak eta herrialde honetan ageri ez den kontratu mota bat behar ditu”, gaineratu du. Beste alde batetik, hamabost urte betetakoan ikasleak sakabanatzen dituzten sistemak emaitza eskasagoak jasotzen dituztela PISA frogetan esan du sailburuak, batez ere ikasle guztiak batera mantentzen dituzten sistemekin konparatuta (adibidez: Alemaniaren kasua Finlandiarrarekin konparatuta).“Ministroak Kongresuan gaur izan duen agerraldian berak proposatutako sistema berriaren finantziazioa ere ez du argitu”, gaineratu du Isabel Celaák.

Halaber, ‘Herritartasunerako Hezkuntza’ ezabatzea espainiar “eskuinaren alderdi ideolokioenentzako keinu bat” dela adierazi du sailburuak. “Asko gustatuko litzaidake jakitea zein datutan oinarritu den Wert Ministroa sekulako garrantzia eta sakontasuna dituen erreforma hau proposatzeko”, bukatu du Isabel Celaák.

Iruzkin bat
  • @puntocom
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Celaa detecta improvisacion, falta d definicion y escoramiento a los sectores ideologizados de la derecha en la reforma http://t.co/5nsodU5y

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan