
Aizkorri-Aratz Naturagune Babestuko Baliabide Naturalak Antolatzeko 2. Plana. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Aizkorri-Aratz natura-balio handiko gunea da, eta gaur egun Natura Ondarearen Naturagune Babestuaren tipologia bikoitza du, Natura 2000 Sareko parke natural gisa eta kontserbazio bereziko eremu (KBE) gisa, bakoitzak bere plangintza-tresna propioekin.
Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak NBAP berria egiteko lanei ekin nahi die (indarrean dagoena ordeztuko du), bai eta KBEaren plangintzari eta erregulazioei ere. Lan horiek maiatzaren 31ko 83/2016 Dekretuan, Aizkorri-Aratz (ES2120002) kontserbazio bereziko eremu izendatzen duenean (2016ko abuztuaren 29ko EHAA), jasota daude.
Aurretiazko kontsulten aldian ez zen inolako ekarpenik edo iruzkinik jaso haren egokitasunari buruz, ez eta idazketan kontuan hartu beharreko alderdiei buruz ere. Ondorioz, Aizkorri-Aratz Naturagune Babestuko Natura Baliabideen Antolamendurako 2. Plana egiteko eta onartzeko prozedura formala izapidetzen jarraituko da.