Berriak Lehendakaritza
Eu

4,5 milioi inguru onartu dira ekintza humanitarioetarako laguntzetarako (2012-01-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urtarrilak 31

Ebazpena, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2012rako garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egitea onartu du. Laguntza horiek 2012rako garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurakoak dira eta 4,5 milioi euro izango dira horretarako. Krisialdi humanitarioek jotako pertsonen bizitza salbatzeko, horien sufrimendua arintzeko eta horien giza duintasuna eta horien eskubideak babesteko jarduerekin Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoan kokatu behar dira laguntza horiek.

Eusko Jaurlaritzaren asmoa da esku hartze horien bitartez ahal den neurrian etorkizuneko garapenaren oinarriak ezartzea, zaurgarritasuna murriztu eta biztanleen ahalmenak sendotuta giza eskubidedak eta bakearen eraikuntza sustatuz. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak aurten ere Haiti berreraikitzen ez ezik lana sustatzen ere jarraituko du, hala Afrikako adarrean gosete izurri lazgarria arintzeko, nola Saharaz hegoaldeko Afrikan biztanle zaurgarrienei laguntzeko (emakumeei eta haurrei).

2012ko ekitaldirako diru-laguntza horien guztizko zenbatekoa 4.304.819 erokoa da, bi finantzazio-lineatan bereizita:

- 1.904.819 euro, etengabeko finantzazio-linearako; urte osoan irekita dagoen eta aurrekontu mugarik ez duten larrialdi funtsaren mendekoa da linea hori. Larrialdietan laguntzeko proiektuetarako, hondamendiek jotako biztanleek bizirik jarrai dezaten oinarrizko ondasun eta zerbitzuez hornitzeko (babeslekua, edateko ura, janariak eta laguntza sanitarioa, baita txertatze kanpainak eta segurtasun eta higiene neurriak ere)

- 2.400.000 euro, ekintza humanitarioko estrategia markoen finantziazio linearako; linea hori ikuspegi estrategikoagoa duten erakunde espezialistentzat da, prebentzioa, laguntza eta sentsibilizazioa ikuspegi horren barruan direla. Errefuxiatu eta desplazatuei luzaro laguntzeko proiektuetarako, baita ere hurbil-hurbileko krisialdiak arintzeko, gatazka izan ondoko berritzetarako, hondamendiei eta gatazkei aurre hartzeko, bakea eraikitzeko eta giza eskubideak babesteko.

Gaur onartuta erabakia otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren esparrukoa da. Dekretu horrek Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan