Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariaren Adierazpen Instituzionala azken gertakarien aurrean

2023-11-08
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Mundu osoan jarrera antidemokratikoak biderkatzen ari dira. Baita Estatu espainiarrean ere.

Azken egunotan ikusten ari garen gertakariak onartezinak eta oso kezkagarriak dira.

Ideologia faxista duten taldeek eragindakoak dira, baina demokrazia defendatzen dutela dioten sektore politiko eta sozialek bultzatu dituzte hasieratik.

Irmotasun osoz gaitzesten ditugu justifikaziorik gabeko jarrera hauek.

Biolentziak ez du tokirik demokrazian. Ahulegia da berarekin jolasean ibiltzeko.

Jarrera antidemokratiko hauek hauspotzen dituzten pertsonak konplizeak dira eta zuzeneko erantzukizuna dute. Arduragabe hutsak dira.

Kontrako jarrerak erabatekoa izan behar du, baldintzarik gabekoa, justifikaziorik gabekoa.

Egoera honen aurrean bi aukera besterik ez ditugu:

- Populismoa, manipulazioa, biolentzia eta sistema autoritario bat defendatzea, edo

- ordezkaritza bidezko demokrazia, pluraltasuna eta instituzioen aldeko jarrera irmoki defendatzea.

Gizartea egoera honen guztiaren gainetik dago. Hau dela eta, biolentzian eta gorrotoan bukatzen duten manifestazioak bertan behera uzteko deialdi zintzoa egiten dugu.

Euskadi konfrontazio eta tentsio klima honetatik babestu behar dugu. Gure jarrera argia da: ezberdinen arteko elkarbizitza baketsua, instituzioen defentsa eta ordezkaritza bidezko demokraziaren aldeko apustu sendoa egiten dugu.

Helburu honek gizarte osoarena izan behar du. Guztiok interpelatzen gaitu. Salbuespenik gabe: alderdi politikoak, gizartea eta zuzenbide-estatua ordezkatzen dituzten erakundeak, agente sozialak eta baita komunikabideak ere.

Politika erantzukizunetik egin behar dugu. Ez dago beste biderik. Bakean bizi nahi duen gizarteari zor gatzaio.

Euskadi errespetutik eta ezberdinen arteko elkarbizitzatik eraikitzen jarraituko dugu. Gaur eta beti.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)