Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Bizialdi osokoa ikaskuntza legea (2012-01-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urtarrilak 31

Bizialdi osoko ikaskuntzari buruzko Lege Proiektua

Bizialdi osoko ikaskuntzaren legea gizartearen gaurko prestakuntza-premiei erantzuna emateko modu bat da. Ikaskuntza lan-bizitzaren aurretik egiten zen garaia bukatu da dagoeneko. Lan-merkatu berriak pertsonak etengabeko prestakuntza-prozesu batean sarturik egotea exijitzen du, lan merkatuaren premia berriei eta sozietatearen prestakuntza nahiari erantzuna emateko etengabe berritzen ari den sistema batean.

Prestakuntzaren arloan euskal herritarrek dituzten kezka guztiei ere eman nahi die lege honek erantzuna. Bizitzan zehar prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukera izango dutela bermatu nahi die eta haien lan-esperientziari esker jaso dituzten gaitasun horiek aitortu nahi dizkie, baita pertsonen prestakuntza-prozesuak lan-bizitza hasten denean ez bukatzeko aukera ematen duten ekimen horiek ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzan zehar ikasteko sistema eraginkorra sustatu eta erregulatuko duen legezko esparru bat ezartzen du legeak eta euskal herritarren eskubidea dela adieraziko du.

Lanbide Heziketako sistema integratu bat sortzen du, bizitzan zehar egin beharreko ikaskuntzaren kontzeptutik abiatzen dena eta euskal herritar guztien, haien ibilbide profesionalean zehar, prestakuntza- eta birprestakuntza-premiei arreta emateko gai dena. Lege honen arabera, trebakuntzak eskuratu eta gaurkotzeko benetako eskubidea da Lanbide Heziketa eta ematen du lan-bizitzaren edo ikaskuntza ez-formalaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalak ezagutu eta kreditatzeko aukera.

Bizitzan zehar ematen den orientabide-sistema bat sustatzen du, arloan eskuduntzak dituzten organo desberdinek gauzatutako orientabide-jarduerak integratzen ditu eta enplegu- eta gizartean txertatzeko politiketan duten funtzioa indartzen du.

Eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio-sarea osatzen duten instituzio desberdinen arteko lankidetza sustatzen du. Izan ere, esparru honetan jarduten duten eragileak haien artean daude.

Hitz batean, lege honek beste prestakuntza-sistema malguagoa bat bermatzen du, jendeak prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukera emango duena eta jende horri haren bizitzan zehar gaitasunak gaurkotuta edukitzeko eskubidea emango diona.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan