Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Behatoki Estrategikoak hobetu ditu Eaeko aurrekluster sektorialen integrazioa ahalbidetuz (2012-01-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urtarrilak 31

Agindua, Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dituena

Jaurlaritzaren Kontseiluak Agindu bat onartu du klusterrak eta aurreklusterrak batzeko eta behatokien diseinua malgutzeko

Neurri hori autofinantzaketaren sustapenarekin osatzen da, % 60arekin eta gehienez ere 48.000 eurorekin diruz lagunduta.

Behatoki Estrategiko sektorialak informazio estrategikoa emateko sistema dira, merkatu-erronka eta -aukerei behar bezalako aurrerapenarekin ekiteko.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako Behatoki Estrategiko sektorialak irekitzea eta hobetzea onartu du gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak, ahalbidetu duelako lehentasunezko klusterrez gain (lehendik zeudenak edo berriak) Euskal Autonomia Erkidegoko aurreklusterrak txertatzea. Baliozkotutako Aginduak kopurua zabaltzen du; izan ere, hemendik aurrera aurreklusterrek ere lortu ahal izango dituzte laguntza horiek, eta, era berean, Agindu horri esker hobetu egiten da egungo egoera klusterrek eta aurreklusterrek behatokiak zein enpresarekin edo enpresekin diseinatuko dituzten aukeratu ahal izango dutelako eta behatokiak haien premietara egokitzeko aukera izango dutelako.

Horretaz gain, berrikusketa horrekin Eusko Jaurlaritzak Behatoki Estrategikoen autofinantzaketa sustatu du, behatokiei hemendik aurrera emango zaien diru-laguntza publikoa % 60 izango baita -gaur egun % 80 da- eta 48.000 euro gehienez ere. Neurri hori nahitaezkoa zen aurreklusterrei eremua zabaltzeko.

Enpresa Lehiakortasuneko 2010-2013 aldiko Planak honako jardun hau proposatzen du, besteak beste: euskal industria-sarearen modernizazioa eta berritzeko gaitasuna indartzea, eta horretarako, garrantzitsua da klusterrek eta aurreklusterrek informazio estrategikoa emango dien sistema bat edukitzea merkatu-erronka eta -aukerei behar bezalako aurrerapenarekin ekiteko.

Hain zuzen ere, Behatoki Estrategiko sektorialek eginkizun hori gauzatzen dute, honako ekintza hauek gauzatzea dakarrena: jakintza-premiak zein diren jakiteko laguntza-sistema bat sortzea, informazio estrategikoa eskuratzen laguntzea, eta zaintza- nahiz prospektiba-mekanismoak jartzea haien eskura.

Behatoki Estrategiko sektorialei esker, klusterrek eta aurreklusterrek (esparru jakin bateko lehia jomuga izanik elkarren artean lotuta dauden enpresa eta erakunde multzo gisa definituak, hurrenez hurren) azken helburua lor dezakete, hau da, erronka estrategiko horiei aurre egitea ahalbidetuko dieten jardunei ekitea enpresen arteko lankidetzaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan