Bingen Zupiria sailburuak "Eduardo Chillida 100 urte" programazioaren aurkezpenean parte hartu du gaur
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Donostiako Miramar Jauregian egin den "Eduardo Chillida 100 urte" programazioaren aurkezpenean parte hartu du gaur. Urtarrilaren 10ean Eduardo Chillida artista eta eskultore donostiarraren jaiotzaren lehen mendeurrena beteko da.
Programazioaren muina, "Eduardo Chillida 100 urte" lelopean, 2024 eta 2025 urteen artean izango da, baina 2026ra arte luzatuko da, artistaren alderdi ezberdinetara hurbiltzen diren hainbat erakusketekin. Chillida Lekuk, Eduardo Chillidak bere lana hartzeko sortu zuen lekurik intimo eta pertsonalenak, hainbat erakusketa eta jarduera izango ditu bere sortzailearen figura eta obra ospatzeko. San Telmo Museoak, Tabakalerak, Balentziaga Museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak edo Artiumek bakarkako nahiz taldeko erakusketak hartuko dituzte datozen hilabeteetan.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak nabarmendu duenez, "mendeurrena arrazoi bikaina da gure museo eta ekipamenduen arteko lankidetza eta koordinazioa indartzeko. Elkarlanetik, gizarte oso batek Chillidaren obra gogoratu eta omendu dezan lortzeko ".
Informazio gehiago hemen.