Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lehendakariordeak sailaren baliabide guztiak eskaini ditu dibertsitate funtzionala duten pertsonak laneratzea errazteko

2023-11-07
  • Esan du ezin dela hitz egin kalitatezko enplegua izateko eskubideaz "benetako aukera-berdintasunik gabe"

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak gaur eskaini dizkie enpresei zuzentzen duen Sailaren baliabideak eta tresnak dibertsitate funtzionala duten pertsonen laneratzea errazteko, eta errepikatu duenez, "kalitatezko enpleguaren aldeko itun batean tematu gara, baina ezin dugu eskubide horretaz hitz egin aukera-berdintasun eraginkorrik gabe".

Mendiak amaiera eman dio gaur Bilbon Adecco Fundazioak antolatutako " Aurrerapenak aniztasun-estrategietan euskal enpresan " jardunaldiari. Hitzordu horretan lan babestua eta "denbora luzeegian eta aurreiritzi gehiegirekin babes-gune batean jarraitzen duten pertsonengan dagoen talentua aprobetxatzen jakiteko beharra" aldarrikatu du. Eredu horrek, gaineratu duenez, gaur egun 10.000 aukera inguru sortzen ditu enplegu-zentro berezien bidez, eta laneratzeko enpresek eskaintzen dituztenekin bat egiten dute.

Bere ustez, "gaitasun fisiko, psikiko eta sozial desberdinak dituzten pertsonak produkzio-sistema arruntean laneratzearen" alde egin behar da, eta, beraz, Lan eta Enplegu Sailaren baliabideak jarri ditu enpresen eskura hori lortzeko.

Ildo horretan, adierazi duenez, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategian berariaz agertzen den helburu bat da, baina “lege-babesak ez du soilik balio, beharrezkoa da zerbitzu publiko sendoak izatea, eskubide osoetarako sarbidea bermatzeko, kasu honetan, laneratzekoa”. Horregatik, gogorarazi du Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoak "laguntzak ez ezik, berariazko programak ere eskaintzen dituela aniztasun hori integratzeko, generoagatik, adinagatik, jatorriagatik edo gaitasun fisiko edo psikiko desberdinengatik, bai eta ibilbide pertsonalizatu eta mistoak ere, integrazio-prozesu horrekin batera, oztopo fisikoak ez ezik, sozialak ere ezabatuz".

Era berean, gaineratu du Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia bat eskaintzen duela, prebentzio-planak aniztasun horretara egokitzeko aukera ematen duena; Laneko Ikuskaritzak, berriz, integrazio hori guztia behar bezala egiten dela bermatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. "Gure baliabide guztiak zuen esku jartzen ditugu kalitatezko enpleguaren aldeko itun batean tematu garelako, baina ezin dugu eskubide horretaz hitz egin benetako aukera-berdintasunik gabe", azpimarratu du.

Legegintzaldian zehar behin eta berriz adierazi duenez, "Euskadik harro egon daiteke behar dutenei estaldura emango dielako, baina pentsatu behar du, batez ere, ez duela inor babes-eremuan utziko eta alderdi guztietan bizitza duina garatzeko tresnak eskainiko dituela". Ondorioztatu duenez, "enplegu-politika aktiboen eraginpean jartzen ari garen eraldaketa sakon honetan bilatzen ari garen eredua da, eta horregatik da hain garrantzitsua Enpleguaren Legea, pertsonei eta enpresei lagun egiteko eta elkarrekin konektatzeko aukera emango baitigu, elkarren premiei erantzuteko".

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariordeak sailaren baliabide guztiak eskaini ditu dibertsitate funtzionala duten pertsonak laneratzea errazteko.

    🗣️Esan du ezin dela hitz egin kalitatezko enplegua izateko eskubideaz "benetako aukera-berdintasunik gabe".

    🔗https://t.co/olCDvzquTm https://t.co/tvLKXkRjwP

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2023-11-07

    Comentario de Twitter:
    La Vicelehendakari ofrece todos los recursos del Departamento para favorecer la inserción laboral ordinaria de las personas con diversidad funcional.

    🗣️"No se puede hablar de derecho a un empleo de calidad sin una igualdad efectiva de oportunidades”.

    🔗https://t.co/HnlYWqnhy5 https://t.co/evFJmgFVEj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)