Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko Agentziaren Legea (2012-01-31(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urtarrilak 31

Lege-proiektua, Euskal Unibertsitate Sistemako Kalitate Agentziari buruzkoa

Goi Hezkuntzako espazio europarrak,-"Bologna plana " izena eman zitzaion espazio hori gure unibertsitate-sistemara egokitzeko prozesuari,- goi hezkuntzaren kalitaterako irizpide eta argibideak ezartzen ditu. Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea eta Kreditatzea Ebaluatzeko Agentzia, Unibasq, irizpide horietara egokitzea du lege honek helburu nagusia. Lege horren ondorio nabarmenetako bat, eta Bolognako argibideen eskaera bat, independentea izatea da.

Legeak Unibasq-ek gobernu- eta ebaluazio-funtzioak bereiztea eragiten du eta Agentziaren funtzioa finkatzen du, goi hezkuntzaren esparruan kalitatea bermatzeari begira hezkuntza-agintarien organo aholkulari gisa. Bigarren neurri hau ez da esparru europarrean integratzeko baldintza hutsa; kalitatearen esparruari lotutako ebaluazio-, kreditatze- eta ziurtatze-funtzioek hartu duten gero eta garrantzi handiagoari ere ematen dio erantzuna.

Legeak agentziaren independentzia indartzen du eta Gobernu Kontseilua, unibertsitateetako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak dituena, Agentziaren gobernu estrategikoaren eta haren helburuen definizioaren arduraduna dela ezartzen du. Aholkularitza Batzordea, ordea, ebaluazioa planifikatu eta antolatzearen eta erabaki estrategikoak garatzearen arduraduna da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan