Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Elankidetzak emakumeak zuzendutako enpresak sustatzeko programa babestuko du Burkina Fason (Gobernu Bilera 2023-11-7)

2023-11-07

Gobernu Kontseiluak 195.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu du Oxfam Intermon Fundazioari zuzenduta. Laguntza horiei esker, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak sailekoa, enpresa-garapena helburu duen programa aitzindari bat babestuko du Burkina Fason.

Proiektuaren xedea da emakumeak buru dituzten enpresa txikiei laguntzea, batez ere landa-eremukoei, kalitate handiko laguntza teknikoa eta kreditua eskuratu dezaten. Horretarako, ekimena garatu duten herrialdeetako merkataritza-bankuetan berme sistema bat abian jarriko dute.

Ekimenak balioko du eLankidetzak finantza-lankidetzarako tresna bat aztertzeko esperientzia eta eredu gisa har dezan. Helburua da Afrikako herrialdean genero-ikuspegia duten eta inpaktua duten enpresak sortzeko eta modu iraunkorrean hazteko ekosistema egoki baten garapena sustatzea.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @nerea_melgosa
    2023-11-09

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: 🇧🇫Elankidetzak #emakumeak zuzendutako enpresak sustatzeko programa babestuko du Burkina Fason
    👉https://t.co/naEousZiKD

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2023-11-08

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: 🇧🇫Elankidetzak #emakumeak zuzendutako enpresak sustatzeko programa babestuko du Burkina Fason
    👉https://t.co/naEousZiKD

  • Argazkia SN Robot
    @eLankidetza
    2023-11-08

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: 🇧🇫Elankidetzak #emakumeak zuzendutako enpresak sustatzeko programa babestuko du Burkina Fason
    👉https://t.co/naEousZiKD

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-07

    Comentario de Twitter:
    🇧🇫Elankidetzak #emakumeak zuzendutako enpresak sustatzeko programa babestuko du Burkina Fason
    👉https://t.co/naEousZiKD

    🇧🇫 #Elankidetza apoya un programa de promoción de empresas dirigidas por #mujeres en #BurkinaFaso
    👉https://t.co/ccy5wn2VLB https://t.co/RyqnULiO5C

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko