Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Finkatuz funtsa 300 m €-ko kapitalera iritsi da, gaur Eusko Jaurlaritzak 40 M €-ko zabalkuntza onartu ondoren (Gobernu Bilera 2023-11-7)

2023-11-07

Finantzen Euskal Institutuak (FEIk) kudeatzen duen Finkatuz funtsa 300 M €-ra iritsiko da, Gobernu Kontseiluak gaur onartutako 40 M €-ko zuzkiduraren ondoren.

Zabalkuntza honi esker, bete egiten da Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan 300 M €-iritsi arte kapitala zabaltzen joateko duen konpromisoa.

Finkatuz funtsaren helburua da Euskadiko enpresa handiek kapitalean parte hartzea, enpresa horiek Euskadin errotuta jarrai dezaten eta trakzio-izaera eragin dezaten euskal produkzio-sare osoan. Enpresa horiek 100 milioi eurotik gorako fakturazio bolumena izan behar dute, eta gutxienez 50 enplegatu eduki. Krisian dauden enpresetan parte hartzea baztertuta dago.

Finkatuzentzat lehentasunezkotzat jotzen diren sektore estrategikoen artean daude: aeronautika, elikadura, automobilgintza, biozientziak, eduki digitalak, ekoindustriak, energia, makineria, produktu eta instalazio siderurgikoak, teknologia elektronikoak eta informaziokoak, garraioak, mugikortasuna eta logistika. Sektore horiek ez dute osatzen zerrenda itxi bat, denboran zehar aldatuz joan daitezke eta.

2021ean abian jarritako funts honek hiru enpresatan hartu ditu partaidetzak orain arte: ITP Aero, CAF eta Kaiku; 104 M €-ko inbertsioarekin.

Zuzkidura berri hau gauzatzeko, Gobernu Kontseiluak, 2023ko ekainaren 20an egindako bileran, 60 M €-ko ekarpena baimendu zuen, FEIren gizarte-funtsa handitzeko helburuarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko