Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazal eta itsaso inuguruaren garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioa, HAZI, aurkeztuko da .

2012.eko otsailak 01

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburu Pilar Unzaluk ziurtatu duenez, “Hazi da eta izango da landa eta itsas ingurunearen garapenarekin lotutako sektorerako erreferentzia publiko handia”, eta esan du “pozik dagoela legegintzaldiaren hasieran bere Sailarekin lotutako enpresak berrantolatzeko hartu zuen konpromisoa betetzeagatik”.

Pilar Unzaluk Hazi landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioaren aurkezpenerako gaur egin den ekitaldiko buru izan da, eta ekitaldian erakundeetako eta sektoreko ordezkari ugari izan dira. Azpimarratu duenez, enpresa hauen berrantolaketa “beharrezkoa zen eta Gobernu honek lehentasunezkotzat jo zuen".

Eusko Legebiltzarrari prozesuaren berri 2010ean eman ziola gogorarazi ondoren, adierazi du “plan konplexua izan zela eta diagnostiko bat egin behar izan zela errealitatea mahai gainean jartzeko, besteak beste hainbat zerbitzuren bikoiztasuna edo, baita ere, Gobernuaren sozietateek, 40 baino gehiago zirenek, beraien artean zuten lehia agertzeko”.

Ildo horretan, Pilar Unzaluk baieztatu du “ez zela ez arrazoizkoa, ez zentzukoa, ez eta justifikagarria ere, Gobernuaren hain atomizatutako egitura eta partaidetzarekin jarraitzea –lehen bezala- eta sektore honekin lotutako hainbeste sozietate mantentzea, jakin bagenekien-eta gauzak hobeto egin daitezkeela, eta baliabide publikoak modu efizienteagoan kudeatu daitezkeela, sektorerako baliagarriak izanik. Eta hori egin dugu”.

Azaldu duenez, ekitaldian arrazionaltasuna izan da nagusi, eta erabakiak soseguz hartu dira gugandik bereiztea nahi genituen enpresetarako traumatikoak izan ez zitezen. Eta horrekin batera, Itsasmendikoi, Kalitatea Fundazioa, IKT eta Basque Food erakunde bakarrean elkartzearen alde egin genuen, HAZI eratuz.

“Erakunde horiek korporazioan elkartu genituen lan osagarriak egiten dituztelako teknologia berrien sustapen, egiaztapen eta ezarpenarekin, esportazioaren sustapenarekin, proiektuen garapenarekin edo erakundeetarako laguntza teknikoarekin lotuta. Eta, gainera, oso giza kapital garrantzitsua dute, aprobetxatu behar diren ondo prestatutako pertsonak”, ziurtatu duenez.

Ildo berean, Pilar Unzaluk gaineratu du “orain, HAZIrekin, pertsonen kualifikazioari, beraien ezagutzari eta beraien lanaren kalitateari lankidetza gehituko diegu, gauzak ondo egiteko dugun gaitasuna areagotzeko.

2 iruzkin
  • @vcbrocad
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/AR8VYcgZ

  • @leirediezpas
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Pilar Unzalu consolida su compromiso de reestructurar las empresas de su de... http://t.co/5MK97h7x

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)