Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Bilbo- Loiuko aireportua trenbide lotura hurbilago, Artxandako tunelaren kalearen edo bat egitearen ondoren

2012.eko otsailak 01

Ola-Sondika eta Sondika-Aireportua zatien informazio azterlanak jende aurreko informazio izapidetzea jasoko du uda aurretik

Bilbo eta Loiuko aireportuaren arteko tren lotura errealitate izatetik gertuago dago, Artxandako tunelaren kalearen edo bat egitearen ondoren. Proiektu handiaren lehen fasea den tunelaren bat egitea gaur goizean burutu da, eta ekitaldian Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua egon da. Arriolak ekitaldian adierazi duenez, aireportuarekin tren bidezko lotura ezartzeko proiektuaren bigarren eta hirugarren faseen (Ola-Sondika eta Sondika-Aireportua)  informazio azterlanen idazketa lanak amaitzear daude, eta urte honetako bigarren hiruhilekoan jende aurreko izapidetzea jasoko dute.

Kalea edo bat egitea Olako ahokaduratik 240 metrotara egin da, Sondika aldetik, eta hondeaketaren gainerakoa Bilboko frontetik lan egin duen taldeak burutu du. 1.619 metro guztira, sarbideko galeriak dituen 242 metroez gain.

Artxandako tunelaren bitartez egingo den trenbide bikoitzeko loturari esker, 9 minutu baino gutxiagotan heldu ahal izango da Metroaren 1. 2. eta 3. lineek bat egiten duten Zazpi Kaleetako geltokitik Loiuko terminalera. Hau da, maiztasunak hobetu egingo dira eta joan-etorriak egiteko denborak murriztu egingo dira.

Artxandako tunelaren obra zibilak 20 milioi eurotik gorako aurrekontua du, eta horien finantzaketa Eusko Jaurlaritzak burutuko du oso-osorik. Kopuru horri, superegituraren, komunikazioen kostua gehitu beharko zaio, ondoren.

Artxandako tunelak Metroaren 3. lineari jarraipena emango dio, Txorierrirantz. 3. lineak, Bilbo iparraldeko auzoetan bizi diren 70.000 pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua, eta erdibana finantzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. 3. lineak geltokiak izango ditu Etxebarriko San Antonion, Otxarkoagan, Txurdinagan, Zurbaranbarrin, Zazpi Kaleetan, Uribarrin eta Matikon.

Une honetan, 5.477 metro hondeatu dira, lineako tunela, geltokiak eta sarrerako kanoiak barne. Hau da, ibilbide osoaren %82 hondeatuta dago. Artxandako tunelaren eta 3. linearen artean, 260.047 metro kubiko lur atera dira jada.

Datu teknikoak

Loiuko aireportuarekin egingo den loturaren lehen fasea osatzen duen eta trenbide bikoitza duen Artxandako tunel berria 1.875 metro luze izango da, eta ebakuaziorako bi galeria izango ditu: lehenbizikoa kanpoaldearekin lotuta egongo da, eta bigarrena Deustua-Lezama lineako egungo tunelarekin lotuko da. Tunel hori ebakuazio eta aireztapen bide gisa egokituko da.

Etorkizunean, trenak Maurice Ravel biaduktuaren azpian egongo den tunelean sartuko dira. Artxanda mendia eta Txorierriko Autobiaren azpian dagoen bidegurutzea zeharkatu ondoren, trazatuak landa inguruan jarraituko du, aire zabalean, Eusko Trenbideak-ek erabiltzen duen egungo linearekin bat egin arte, Sondikako Ola auzoa mendebaldetik inguratzen duen kurbaren hasieran.

Artxandako tunel berriak, gaur egungo trenbideak dituen mugak gainditzeko aukera emango du. Trenbide bakarrekoa da, eta trazatua ez da bat ere egokia, 200 metro baino gutxiagoko erradioa duten hainbat kurba baititu. Horrek asko mugatzen du trenek lor dezaketen abiadura.

Ola-Sondika bigarren fasearen barruan, geltoki berria eraikiko da Olan eta Sondikako geltokia goitik behera berriztatuko da.

Hirugarren eta azken fasean, Sondikako geltokitik aireporturantz abiatuko den adarra eraikitzea aurreikusten da. Adar horrek geltoki berria izango du Loiuko terminalean. Trazatu berriak Txorierriko linearen gainerakoarekin bateragarri izan beharko du, funtzionaltasunari eta teknikari dagokienez.

3 iruzkin
  • @angsimpa
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @malaprensa: En Euskadi siguen los proyectos faraónicos. Como el tren Bilbao-Aeropuerto. http://t.co/9cPdR0di http://t.co/JY7Udm9K"

  • @malaprensa
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    En Euskadi siguen los proyectos faraónicos. Como el tren Bilbao-Aeropuerto. http://t.co/9cPdR0di http://t.co/JY7Udm9K"

  • @equiserre
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La conexión ferroviaria Bilbao-Aeropuerto de Loiu, más cerca tras el cale de Artxanda. http://t.co/HPkzEq8R http://t.co/RBTC7Rpk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)