Hauteskundeak 2024
qrcode

Eusko Jaurlaritzak gida bat egingo du memoria historikoa berreskuratzean genero-ikuspegia txertatzeko prozesuan sakontzeko

2023-11-06
  • Sabino Arana Fundazioak eta Gogora Institutuak Emakume Abertzale Batzaren 100 urteko historia liburua aurkeztu dute

Vitoria-Gasteiz, 2023/11/06

Nerea Melgosak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, ‘Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte’ liburuaren aurkezpenean parte hartu du arratsaldean, Gogora Institutuaren egoitzan, Bilbon. Memoriaren Institutuak diruz lagundutako eta Sabino Arana Fundazioak argitaratutako lana Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez EHUko historialarien ikerlana da. Liburuak 1922ko maiatzean sortu eta emakume abertzaleak batu zituen erakunde politiko honen ibilbidea jaso eta aztertzen du.

Aurkezpenean, Nerea Melgosa sailburuak emakumeek historian zehar egindako ekarpenak aintzatesteko eta balioesteko betebeharrari heldu dio, "kontakizun komunean ikusezin bihurtzea saihestuz eta gure memoria kolektiboaren subjektu aktibo gisa integratuz".

"Horrela bakarrik, emakumeek gure historian eta iragan komunean izan duten protagonismoa eta erreferentzialtasuna aldarrikatuz, berdintasunaren araberako etorkizuna sortu ahal izango dugu. Belaunaldi berriek emakumeen erreferenteak behar dituzte bizitzako esparru guztietan, eta emakumeen ahalduntze-prozesuak erreferente historikoak ere behar ditu " esan du Melgosak.

Testuinguru horretan, Nerea Melgosa sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritza jarraibide metodologikoak biltzen dituen gida bat prestatzen ari dela, "emakumeak kontakizun historikoan txertatzeko bidean sakondu ahal izateko, eta, horrela, historian aktibista gisa izan duten papera ikustezin izan ez dadin”. Gida hau, sailburuaren hitzetan, orain arte akademiatik, erakundeetatik zein ikerlari desberdinen aldetik “egindako bidea indartzera dator”.

Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte’ liburuaren aurkezpena egileek beraiek eta Sabino Arana Fundazioko lehendakari Mireia Zaratek egin dute. Jatorriz euskaraz idatzitako liburua izanik, gaztelaniazko bertsioan ere argitaratu da, eta argitaratu gabeko informazioa eta argazkiak biltzen ditu.

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako ordezkari hauek izan dira: Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Aintzane Ezenarro, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, eta Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea; Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Ion Ganbra Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendari nagusia eta Iñigo Iturrate legebiltzarkidea.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @matxalenacasuso
    2023-11-07

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco elaborará una guía para profundizar en la incorporación de la perspectiva de género e... https://t.co/svXgya4sj9

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-07

    Comentario de Twitter:
    📖 Según adelantó #NereaMelgosa en la presentación del libro ‘Emakumeak aberria eginez. Emakume Abertzale Batza 100 urte’ en la sede de Gogora 👉 https://t.co/LUz33SMvlP

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-11-07

    Comentario de Twitter:
    🕊️🟣 #EuskoJaurlaritza-k gida bat egingo du memoria historikoa berreskuratzean genero-ikuspegia txertatzeko prozesuan sakontzek

    👉https://t.co/OZ332r8A6O

    #Gogora #Memoria #Genero #Perspectiva #Ikuspegia🧶 https://t.co/MPl4WdrhkP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Mireia Zarate (SAF presidentea); Ana Reka (Eusko Jaurlaritza);