Eman odola!
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak 4 milioi euro inbertitu ditu Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko esterilizazio zentral berrian

2023-11-06
  • 600 m2 inguruko unitate berriak, kaliate-estandar gorenak betetzen dituenak eta puntako teknologiadunak, Barrualde-Galdakao ESI osoari eskainiko dio zerbitzua.
  • Urtean 24.000 paziente baino gehiago dira ebakuntza-geletatik igarotzen direnak, eta horiek guztiek profitatuko dituzte instalazio berri horiek dakartzaten hobekuntzak.
  • Horrez gain, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleak Angiografia eta Erradiologia Interbentzionistako goi-teknologia bereganatu du.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik eta Osakidetzako zuzendari nagusi Rosa Pérezek, Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerente Jon Guajardorekin batera, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko esterilizazio-zentral berria inauguratu dute gaur goizean; lau milioi euro inguruko inbertsioa dakarren (3.991.599,23 euro) azken belaunaldiko instalazia, hain justu.

Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleak, aurreko esterilizaio zentralaren ordez, Gailu Mediko berrerabilgarriak Birprozesatzeko Unitate berria dauka (RUMED). Unitate berriak —kalitate-estandar gorenak eta birporsezatze abangoardiako teknologiadunak— 600 m2 inguru dauzka, eta prestazioa eskainiko dio Barrualde-Galdakao ESI osoari.

Barrualde-Galdakaoko ESIaren esterilizazio-unitate berriak eredu-aldaketa dakar, material kirurgikoaren esterilizazio-prozesu osoa zentralizatu ez ezik, prozesuaren ziklo osoaren trazabilitate-sistema informatizatzen baitu, zeina pazientearen historiari lotuta dagoen, eta prozesuaren kudeaketa eta kontrola ere mesedetuko du. Baina, behinena dena: urtero, ebakuntza-geletatik igarotzen diren 24.000 pazientetik gora izango instalazio berri horiek dakartzaten hobekuntzez probestuko direnak.

Abangoardiako teknologia

RUMED berriak honakoak biltzen ditu bere instalazioetan: 4 garbigailu termodesinfektatzaile, 4 lurrun-autoklabe eta tenperatura baxuko 3 esterilizagailu. Ekipamendu guztiek segurtasun-irizpide maximoak betetzen dituzte, prozesuei zein langileei dagokienean, eta praktika kirurgiko eguneratuenekin eta aurreratuenekin hornitu dira, hala nola robotika, laparoskopia edo zauri txikiko kirurgia. Gainera, tenperatura baxuko esterilizazioko 2 teknologia baliatzea erabaki da material termolabilak esterilizatzeko (hidrogeno peroxidoa eta tenperatura baxuko formaldehidodun lurruna), eta horrek konponbide hobeak dakartza ESIak ospitaleetan egun daukan askotariko material sanitarioetarako. Nabarmentzekoa da, halaber, irrigagailu ultrasoniko bat ere badela, robot kirurgikoetan erabiltzen den tresneriaren aurre-garbiketa automatizatzeko balekoa, bai eta beste espezialitate batzuetako material konplexu ugari ere.

Era berean, produkzio-fluxua ziurtatzeko, automatizazioarekin eta ergonomiarekin lotutako alderdiak lehenetsi dira. Era horretan, giza akatsak saihestuko dira eta konektibitate eta telediagnostiko aukerak areagotuko, eta, ondorioz, prozesu guztien trazabilitatea eta unitatearen antolaketa egokia bermatuko da.

Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH): Ospitalearen ingurunearen ingurumen-babesa

Garapen Jasangarriaren Helburuekin eta ESIaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren ereduarekin bat etorriz, ospitalearen ingurunearen ingurumen-babesa bermatzeko jarraibide oso zorrotzak bete dira zerbitzuan erabiltzen diren ekipamenduak eta produktu kimikoak hautatzeko orduan: berezko horniduren —hala nola ura, airea edo elektrizitatea— kontsumo orekatuena daukaten gailuak lehenetsi dira bai eta tresneria kirurgikoa behar bezala birprozesatzeko behar direnak ere: detergenteak, monitorizaziorako adierazleak edo hesi esterileko sistemak.

Milioi eta erdi eurotik gorako inbertsioa erradiologian

Sailburuak eta zuzendari nagusiak Erradiologia Interbentzionistaren Zerbitzuko azken belaunaldiko angiografo berria ere ikusi dute, zeinak instalazioak egokitzeko obrarekin batera, 1.573.000 euroko inbertsioa ekarri duen.

Angiografo berriak, goi-teknologiakoak, pazienteei babes erradiologikorik handiena eskainiko die, izan ere behar duten erradiazio-dosia murrizten baitu, eta irudi-kalitate ezin hobea —aplikazio, teknika eta erabiltzaile bakoitzerako pertsonalizatua— lortzen delako, funtsezkoa dena erabaki diagnostikoak eta terapeutikoak hartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak