Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko 18.000 espediente eguneratzen ari da Lanbide

2012.eko urtarrilak 30

 

  • Kasuen % 64 Bizkaikoak dira, % 19 Gipuzkoakoak eta % 17 Arabakoak
  • "Helburua pertsona horiek aukera bat edukitzea da, subsidioak utzi eta enpleguaren bidean sartzeko", azpimarratu du Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) hartzaileei buruzko 17.952 espediente eguneratzen ari da, diru-prestazio horren kudeaketa osoa bere gain hartu zuenetik. Lurraldeen arabera, espediente horietatik % 64 Bizkaikoak dira. Gipuzkoakoak % 19 dira, eta gainerako % 17 Arabakoak.

"Lanbideko langileak DBEari eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari (EGPO) buruzko espedienteei dagozkien prozeduretan esku hartzen ari dira, behin espediente horiek amaituta pertsona horiek subsidioak utzi eta lanaren bidean sartu ahal izan daitezen, legeak ezarritako salbuespenak salbuespen, adibidez, erretiratuen kasuan", adierazi du Pedro Sánchezek, Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak.

Eguneratzen ari diren ia 18.000 espediente horietatik, % 66,5 Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoen sarean egindako izapideen ondorio dira. Gainerako % 33,5 udalek eskualdatutako espediente biziak ziren, diru-prestazio horien kudeatzaile-aldaketaren ondorioz.

Espediente horiek lehenengo jarduketa-multzoa osatzen dute. Prozesua uda baino lehen amaituko da, gainerako hartzaileen espedienteekin. "Hilabete bakar batean Lanbidek 18.000 espediente aztertzen hasi da, eta ekainerako prozesua amaituta egongo da, errekorra izango den denbora erabiliz. Nabarmenki laburtuko dugu espedienteak aztertzeko beharrezko denbora", nabarmendu du Sánchezek.

"Kudeaketa bere gain hartu duen lehenengo fase horretan Lanbideko langileen ahalegin gaitza eta profesionaltasuna azaleratu da, zerbitzuarentzat berria den prestazio baten aurrean, eta, Estatuan lehenengo aldiz, lan-aukerak hobetzearekin uztartuta", adierazi du Sánchezek.

Bestalde, Lanbidek 41.159 kontsulta erantzun ditu, aldez aurreko hitzorduaren bidez, bulegoetan harrera eginez eta telefono-arretarako zerbitzuaren bitartez. Lurraldeei erreparatuz, % 60 Bizkaian bizilekua zuten herritarrenak ziren, % 23 Gipuzkoan, eta % 17 Araban.

"Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa normaltasunez eta ezarritako planaren arabera ari da gertatzen", adierazi du Lanbideren Prestakuntzako eta Diru‑sarrerak Bermatzeko zuzendariak. "Prozedura guztiak daude martxan, hala nola informazio-arreta, aurkeztu beharreko dokumentazioaren identifikazioa, dokumentazio hori bildu eta erregistratzea, kasu bakoitzaren azterketa pertsonalizatua, espedienteen izapideak eta erregistratuta dauden ia 56.000 hartzaileen nominen ordainketa".

 

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide ya está actualizando 18.000 expedientes de RGI . http://t.co/a5fdnq8m

  • @lanbideejgv
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Berriak, Lanbide ya está actualizando 18.000 expedientes de RGI. 64% Bizkaia,19%Gipuzkoa y 17% Araba/Álava http://t.co/xS1k0C0J #noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan