Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Administrazio publikoaren egoitza elektronikoa jarri du martxan

2012.eko urtarrilak 30

https://euskadi.net da ingurune seguru batean konfiantza osoz elkarreragiteko aukera ematen duen EAEko zerbitzu elektronikoetarako sarbidea

Justizia eta Herri Administrazio Sailak du egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko eskumena

Martxan jarri da, https://euskadi.net helbidean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa, administrazioaren informazio eta izapideetarako sarbide erraza eta segurua ematen duen web orria. Berrikuntza Publikoaren Planaren barruan oso mugarri garrantzitsua dugu hau, gobernuak herritarren eskura jartzen dituen zerbitzu elektronikoen ardatz nagusia baita. Gainera, herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea oso-osorik betetzeko mugarrietako bat ere bada.

Egoitza elektronikoa zer den bi hitzetan adierazi beharko balitz, irisgarritasuna eta konfiantza lirateke bi hitz horiek, izan ere EAEko zerbitzu elektronikoetarako sarbidea ematen baitu, konfiantza osoz elkarreragiteko aukerarekin.

Zer da egoitza?

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune seguru bat da, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena.

Egoitzaren identifikazioa

Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari. Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.

Titulartasuna eta erantzukizuna

Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.

Eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren, irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule, egoitza honen lege-eskakizunen arabera.

Egoitzaren zerbitzuak eta baliagarritasuna

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hauek aurki daitezke:

  • * - Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko eta/edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa.
  • * - Izapidetze elektronikorako sarbidea.
  • * - "Nire gestioak": hasita dauden espedienteak kontsultatzeko eta izapidetzeko gunea.
  • * - EAEko aldizkari ofizialerako sarbidea.
  • * - Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztiekin zerikusia duten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa.
  • * - Kontratatzailearen profilari buruzko informazioa; hau da, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa.
  • * - Beste aukera batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzaren ordainketen pasagunea (nire ordainketa), sinadura eta dokumentu elektronikoen egiaztapena.

Araudia - Egoitza Elektronikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Egoitza Elektronikoaren egoitza elektronikoa sortuta, erantzuna ematen zaie Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean (LAECSP) jasotako lege-eskakizunei, aipatu lege horretan argi azaltzen baita beharrezkoa dela sarbidea izateko gune elektroniko bat zehaztea, herritarrekiko harremanak berme guztiak izan ditzan, babes juridikoari, irisgarritasunari, erabilgarritasunari eta erantzukizunari dagokienez. Bigarren tituluan, zeinean administrazio elektronikoaren erregimen juridikoa arautzen baita, lehenengo kapitulua egoitza elektronikoari buruzkoa da: helbide elektronikoaren kudeaketa eta administrazioa herri-administrazio bati dagozkio, eta hark erabateko erantzukizunez dihardu informazioaren eta haren bidez balia daitezkeen zerbitzuen osotasunari, benetakotasunari eta eguneratzeari dagokienez.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak epe laburrean onartuko duen Administrazio Elektronikoari buruzko bere Dekretuan jaso du nola eratu bere egoitza elektronikoa printzipio hauek bermatzeko: publizitate ofiziala, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna eta irisgarritasuna. Bitartean, egoitza elektronikoa hurrengo dekretuaren arabera eratuko da: 232/2007 Dekretua, Abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.

Hemen dago indarreko araudia:

  • * 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa (LAECSP).
  • * 232/2007 Dekretua, Abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.
21 iruzkin
  • @HegakaDeveloper
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @mcgbox: "@ccgonella: Gobierno Vasco pone en funcionamiento sede electrónica de Administración pública http://t.co/5BHHKrNt #AAPP #eGov" #eAdmin

  • @Oscar_Ray
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @mcgbox: "@ccgonella: Gobierno Vasco pone en funcionamiento sede electrónica de Administración pública http://t.co/5BHHKrNt #AAPP #eGov" #eAdmin

  • @mcgbox
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    "@ccgonella: Gobierno Vasco pone en funcionamiento sede electrónica de Administración pública http://t.co/5BHHKrNt #AAPP #eGov" #eAdmin

  • @pfernandezamez
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    "@ccgonella: El Gobierno Vasco pone en funcionamiento la sede electrónica de la Administración publica http://t.co/Nzhkw598 #AAPP #eGov"

  • @ccgonella
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco pone en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/rrmWhBmR avances en #AAPP #eGov

  • @kzaresora
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Administrazio publikoaren egoitza elektronikoa jarri du martxan http://t.co/PtAQR9dm https://t.co/JduqTsU3

  • @lmunyoz
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    #confianza y #acceso RT @jordigraells: @alorza nos explica en qué consiste la #eSede del Gobierno Vasco http://t.co/DHm3QrBY #eGov

  • @balapiaka
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @jordigraells: RT @Irekia @alorza nos explica en qué consiste la Sede Electrónica del Gobierno Vasco http://t.co/JcgBit5E #eGov

  • @jordigraells
    2012.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia @alorza nos explica en qué consiste la Sede Electrónica del Gobierno Vasco http://t.co/fwPCboaA #eGov

  • @smacazaga
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco pone en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/YrBVPYqR

  • @mentxu09
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @alorza nos explica en qué consiste la Sede Electrónica del Gobierno Vasco http://t.co/MSRgaflv

  • @alorza
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    un reductor de ojeras YA! RT @Irekia @alorza nos explica en qué consiste la Sede Electrónica del Gobierno Vasco http://t.co/LyBrtQLH #eGov

  • @cl0uding
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/hxFJiNmZ

  • @inmabil
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/hxFJiNmZ

  • @JFUgalde
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @vcarretie: El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/yntwKh5I

  • @mentxu09
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/hxFJiNmZ

  • @esando_nis
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/bagGVtw9 #pordelantesiempre

  • @vcarretie
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/yntwKh5I

  • @edubara
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @alorza: El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electronica de la Administracion publica http://t.co/hxFJiNmZ

  • @ARAUDIslp
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: El Gobierno Vasco pone hoy en funcionamiento la sede electrónica de la Admi http://t.co/kBQhlvh5

  • @jgdelsol
    2012.eko urtarrilak 30

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/S2rBjfLk Tal y como lo "prometió" don @alorza :D (sede electrónica de las AA.PP. vascas)

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan