Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Valentziako Arkitektura Eskolako ikasleek Salburuako babes ofizialeko 242 etxebizitzen sustapena bisitatu dute eraikingintza jasangarriko eredu gisa

2012.eko urtarrilak 30

Ensanche 21 sozietatearekin lankidetzan, Valentziako Arkitektura Eskolako hogeita hamabi ikasle daude Gasteizen Salburua eta Zabalgana auzoetako eraldatze urbanistikoa ezagutzeko.

Irakasleek lagundurik, VISESAko eta Ensanche 21 sozietateko teknikarien eskutik bisitatuko dute ikasleek Salburuako Boulevard kaleko babes ofizialeko 242 etxebizitzen sustapena, arkitekturaren eta ingurumenaren jasangarritasun eredu dena.

Eraikuntzaren alderdi berrienak ezagutuko dituzte, barne-urbanizazioa, elementu erkideak, etxebizitzak barrutik eta batez ere, galdara-gela erkidea aurreikusita dagoen kogenerazio sistemarekin.

Kogenerazio-instalazioak honetan datza: gasez elikatutako ekipoa, generadore baten bitartez elektrizitatea sortzen duena. Elektrizitate hori, elektrizitatea banatzeko dagokion konpainiari saltzen zaio. Kalkulatutakoaren arabera, proiektu honen energia primarioaren kontsumo-koefizientea %48,6 da, araudia zehatz-mehatz betetzen duen proiektu baliokide baten kontsumoarekin alderatuta. Era berean, galdara horiek sorrarazitako beroarekin ura berotzen da, etxebizitzetako ur bero sanitarioa, alegia.

Sustapen honetako 242 BOEak 2012ko lehen hiruhilekoan entregatuko dira. Logela bikoak dira 115 etxebizitza, 10 daude mugikortasun urriko pertsonentzat gordeta eta 127 etxebizitza dira hiru logelakoak. Etxebizitzen prezioari dagokionez, 99.765 € eta 135.875 € arteko da, BEZ aparte, eta garajea eta trastelekua barne hartuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan