Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

SPRIK kalifikazio-txostenen zerbitzu berria eskainiko du zerga-helburuetarako aurrerapen teknologikoa duten berrikuntza-proiektuetarako

2023-11-03
  • Zerbitzua aldundiek eskaintzen dutenarekiko osagarria izango da eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak berrikuntzari beste bultzada bat emateko abian jarritako ekimenei lotuta dago.

 

SPRI Taldeak aurrerapen teknologikodun berrikuntza-proiektuekin lotutako zerga-helburuetarako kalifikazio-txosten teknikoak igortzeko zerbitzu berria aurkeztu du. Zerbitzu hori foru-aldundiek eskaintzen duten zerbitzuarekiko osagarria izango da. Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak, Cristina Oyónek, Elkargik eta Cotec-ek antolatutako “Fiskalitatea berrikuntzarako finantza-motor gisa” jardunaldian aurkeztu dute.

Zerbitzu hori berrikuntzari beste bultzada bat emateko asmoz SPRIk abian jarritako bi ekimenekin lotuta dago. I+G arloan egin izan den moduan, zerbitzu honen helburua da enpresetan berrikuntza-jarduerak sustatzea, bultzatzea eta indartzea, zerga-pizgarridun berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzen programa berria, 2024ko martxoan argitaratuko dena, osatuz.

Azken urteotan, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloak 2018ko Osloko Eskuliburuak finkatutako ikuspegiaren arabera landu du berrikuntza. Hala, berrikuntza-proiektuak karakterizatzeko eta ebaluatzeko metodologia berri bat zehaztu da, definizio horrekin bat datorrena. Metodologia horren bidez, ebaluazioa egin daiteke eta, positiboa bada, sozietateen gaineko zergan foru-aldundientzat loteslea den txostena igorri.

Aurrerapen teknologikodun berrikuntza-proiektuetarako Zerga Ondorioetarako Kalifikazio Txostenak igortzeko zerbitzua doakoa izango da eta urte osoan zabalik egongo da. Euskadiko industria arloko mikroenpresei, ETE-ei eta enpresa handiei, eta industriari lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenei bideratuta egongo da.  Aurretiazko txostena denez, enpresek haien berrikuntza-estrategiaren inguruko plangintza egin ahal izango dute eta, gainera, zerga-dedukzioak aplikatzeko garaian ziurtasun handiagoa emango die.

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dira I+G proiektuekin lotutako zerga-ondorioetarako kalifikazio-txosten teknikoak erabiltzeko gaur egun erabiltzen den aplikazioaren bidez.

Berrikuntza-programa berriak aurkeztutako eta onartutako aurrerapen teknologikodun berrikuntza-proiektuen proposamenek automatikoki jasoko dute txostena.

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-11-05

    Subkontzientea konektatzeko aplikazioek ezin diote errealitateari irtenbiderik eman, gaixo dauden pertsonek ezin baitute benetan komunikatu, eta, ondorioz, datuen babes osoa ziurtatuta duten pentsamenduak ez dituzte irakurtzen.

  • Argazkia Xaver
    2023-11-05

    Aplicaciones para conectar el subconsciente no se le pudiera dar salida con la realidad en aquellas personas enfermas no pudieran efectivamente comunicarse dando incluso como resultados posibles trastornos falta de lectura pensamientos con toda protección de datos asegurada.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Cristina Oyón, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria