Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Egia auzoak Osasun Mentaleko Zentro berria du

2012.eko urtarrilak 30

Osasun sailburua lehen mailako arreta eta ospitale-arreta bateratzeko lanean jarraitzearen alde agertu da, herritarrentzat “medikuntza-zerbitzu hobea” lortzeko

Egia auzoan (Donostia) ireki berri den zentroari esker, gune berean bateratu da osasun mentaleko talde multiprofesionala, orain arte bi eremu bereizitan eskaintzen baitzen arreta: Gros-eko anbulatorioa eta Gros-eko OMZ. Zentro honekin, pazienteen gaixotasunen behar bezalako jarraipena egingo da. Osasun Sailburuak Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria zerbitzuko instalazio berrituak bisitatu ditu. Ospitale horrek 68 ohe ditu gaixotasun mentalak dituzten helduentzat eta 8 umeentzat.

Egia auzoak (Donostia) gaurtik aurrera Osasun Mentaleko zentro berri bat du. Inauguraziora Osasun eta Kontsumo sailburua, Rafael Bengoa, eta Osakidetzaren zuzendari nagusia, Julián Pérez Gil, joan dira, baita Juan Carlos Izaguirre Donostiako alkatea ere.

Bengoak onartu du Eusko Jaurlaritza “tematuta” dagoela lehen mailako arreta eta ospitalekoa bateratzearekin. Bi arloen artean “zatiketa hori mantentzen den bitartean”, gaixoek “ez dute jasoko eskaini ahal zaien medikuntza-zerbitzurik onena”, gehitu du

Zentro berriaren azalera osoa 464,55 metro karratukoa da. Bertan 11 profesionalek egiten dute lan (5 mediku, psikologo 1, 3 erizain eta administrari bat).

Erreformak Donostiako Ospitaleko Psikiatria zerbitzuan

Osasun eta Kontsumo sailburuak, Osakidetzaren zuzendari nagusiak, Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza sailburuordeak eta beste osasun agintari batzuek Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria zerbitzuaren instalazio berrituak bisitatu dituzte. Osasun sailburuak azpimarratu du berrikuntza horiei esker instalazioak estatuko gune mediku “anbiziotsuenetako bat” direla.

Psikiatria Zerbitzuan egindako lanei esker, barne-egitura nahiz kanpoko elementuak berritu dira, espazioak hobeto aprobetxatu dira eta dauden baliabideak optimizatzen dira. Zerbitzua Estatu osoko handiena da orain, 68 ohe ditu akutu helduentzat eta 8 umeentzat.

Lanetarako, 5.983.846,75 euroko inbertsioa egin da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa