Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Arabako familia-bitartekaritza zerbitzu berria inauguratzea

2012.eko urtarrilak 30

Familia bitartekotzako zerbitzuetara iristen diren gatazken % 82 alderdien adostasunarekin amaitzen dira

Gemma Zabaleta sailburuak gaur inauguratu ditu Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren mendekoa den Arabako Familia Bitartekotzako Zerbitzuaren lokal berriak. 2011ko hiru lehen hiruhilekoetan Euskadiko Familia Bitartekotzako Zerbitzuek 824 espediente ireki zituzten eta horietako 458 bitartekotza-fasera igaro ziren.

2011n, familia-bitartekotzako zerbitzu publikoetara jo zuen 10 familiatatik 8 inguruk hasiera batean planteatutako egoerari buruzko adostasuna lortu zuen eta horrek kasu askotan auziaren bideari ekitea saihestu zuen. Adituek gauzatutako bitartekotzen % 95 bikotearen hausturak eragindako gatazketan dute jatorria. Gainerako bitartekotzak familia-bizikidetzarekin zerikusia duten familia-gatazkengatik izan dira, esaterako, mendetasun-egoeran dauden pertsonak, bilobekiko harremana edo jaraunspenak, negozioak edo bizikidetza direla-eta sortutako gatazkak.

Gemma Zabaleta sailburuak gaur inauguratu ditu Arabako Familia Bitartekotzako Zerbitzuaren lokal berriak (Gasteizko Santa Olaja de Acero kalea, 1). Familia Bitartekotzako Zerbitzuan bitartekotzako hiru profesional arituko dira.

Eusko Jaurlaritzak 2010etik zuen zerbitzu horren titulartasuna baina azken bi urteetan Gasteizko Udalaren Gizartegintza Saila izan da Jaurlaritzaren kudeaketa-mandatuaren bidez bitartekotza-lan horiek egin dituena. Orain amaitzen da kudeaketa-mandatu hori eta Arabako hiriburuko zerbitzua Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak zuzenean kudeatuko du.

Gemma Zabaletaren iritziz, zerbitzu hori sartzeak "hiru lurralde historikoei irizpide bateratutako bitartekotzako zerbitzu publikoez hornitzeko helburua betetzea dakar". Bizkaian zerbitzu hori 1996. urtetik aurrera dago martxan (Bilboko Santutxu kalea, 69); Gipuzkoan, aldiz, 2010eko uztailean inauguratu zen (Donostiako Larramendi kalea, 1).

Familia Bitartekotzako Zerbitzua zerbitzu publikoa, doakoa eta borondatezkoa da eta familia-gatazkan murgildurik dauden pertsonen eskura dago, bikotearen (senar-emazte nahiz izatezko bikotea) hausturagatik edo familia-ingurunean sortutako inguruabarrak direla-eta. Zerbitzua eskuratzeko bidea bi alderdiak ados jarrita edo alde baten ekimenez egindako idazki bidezko eskaerarekin hasten da. Gizarte-zerbitzuen, euskal osasun-sistemaren eta abarren bidez ere bidera daiteke.

Familia Bitartekotzako Zerbitzuak gizarte-, psikologia- eta zuzenbide-arloko adituek osatzen dituzte eta horien helburu nagusia alderdien arteko gatazkei adostasunezko irtenbideak lortzen laguntzea da.

Bitartekotzari esker alderdiei auzitara jotzeak ekartzen dien higadura emozionala saihesten da eta horrek eragiten du horrela lortutako akordioak kasu askotan itun judizialetan lortutakoak baino iraunkorragoak eta errespetatuagoak izatea. Gainera, banaketak seme-alabengan duen inpaktua txikiagotzen du bitartekotzak, eraginpean hartutako pertsona guztien premiak kontuan hartzen direlako eta bestalde, banaketaren unera arte zeuden bizitzako jarraibideei eta familia-antolaketari eusteko ahalegina egiten da.

 

ESPEDIENTE KOPURUA 2011KO IRAILAREN 30ean *

 

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

BITARTEKOTZA AURR. ESP.

366

68

176

122

Bikote-hausturagatiko gatazkak

307

63

154

90

Bestelako familia-gatazkak

59

5

22

32

 

 

 

 

BITARTEKOTZA ESP.

458

70

304

84

Bikote-hausturagatiko gatazkak

437

64

297

76

Bestelako familia-gatazkak

21

6

7

8

ESPEDIENTEEN GUZTIZKO KOPURUA

824

138

480

206

 

* Bitartekotza-aurreko espediente guztiak ez dira bitartekotza-espediente bihurtzen. Izan ere, iraila bitarte 366 espediente fase horretan geratu ziren eta 458 espediente bitartekotza-fasera igaro ziren. 2011ko lehen hiru hilekoetan Familia Bitartekotza Zerbitzuek 824 espediente ireki zituzten guztira.

2010. URTEKO ESPEDIENTEAK

 

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

BITARTEKOTZA AURR. ESP.

895

242

528

125

Bikote-hausturagatiko gatazkak

753

169

481

103

Bestelako familia-gatazkak

142

73

47

22

 

 

 

 

BITARTEKOTZA ESP.

473

93

342

38

Bikote-hausturagatiko gatazkak

426

67

323

36

Bestelako familia-gatazkak

47

26

19

2

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)