Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

60 milioi euro gehiago eraikin eta etxebizitzetan energia-efizientziarako ezohiko laguntzak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2023-10-31)

2023-10-31

Gobernu Kontseiluak baimena eman du eraikin eta etxebizitzen birgaitze energetikorako laguntzetara bideratutako aurrekontua zabaltzeko. Deialdi hori Next Generation EU funtsekin sortu zen, Gobernu zentralaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. Gehikuntza, diruzaintzako gerakinen kontura, 60 milioi eurokoa da, Europako funtsak osatzeko erabiliko da, eta zuzenduta dago ekainean —laguntzen banaketan Euskadiri esleitutako helburuak lortu ondoren— eskabideak jasotzeko epea amaitu aurretik haiek erregistratu zituzten partikularrei eta auzo-erkidegoei.

Zenbateko gehigarri hori planteatutako birgaitze-jarduketen garrantziaren araberakoa da, jarduketa horiek sakoneko zaharberritzeei baitagozkie eta, ondorioz, Gobernu zentralak etxebizitza bakoitzerako hasieran egindako estimazioak gainditzen baitituzte.  

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-11-01

    Adin handiko eta fenomenologia natural arrisku handiagoko eraikinak, gainera, inguratzailea indartzea komeni den edo, azkenean, adabaki bat izaten den berriz pentsatzea epe luzera merkeagoa izan daitekeen, beste leku batean berreraikitzea arrisku txikiagoekin, egitura arinagoekin, ahal izanez gero.

  • Argazkia Xaver
    2023-11-01

    Edificios de mucha edad y con más riesgo fenomenología natural además, repensar si conviene reforzar la envolvente o acaba siendo un parche pueda resultar más económico a la larga,la reconstrucción en otro lugar con menores riesgos asumibles, con estructuras más ligeras si cabe.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko