Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Etxebizitza eskuratzeko aukerak eta mugikortasun jasangarriaren eta auzo kalteberen berroneratzearen bidezko Euskadiko kohesio sozialak 966,4 milioi euroko aurrekontua izango dute 2024an

2023-11-07

 

  • Garraio-arloan, aurrera egingo da trenbide-azpiegitura zabaltzeko eta hobetzeko zein garraio publiko jasangarriaren erabilera bultzatzeko bidean, eta 536,3 milioi euro bideratuko dira horretarako
  • Etxebizitza-arloan, 487,5 milioi bideratuko dira herritarrek etxe duina eta egokia lortzeko bidean aurrera egiteko (alokairuaren aldeko apustua eginez) eta eraikitako parkearen birgaitzeak sustatzeko
  • Auzo kalteberen hiri-berroneratze integraleko 24 jarduketa egingo dira, eta Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzak 44,8 milioi euroko aurrekontua izango du horretarako

 

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 966,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2024. urtean, Iñaki Arriola sailburuak astearte honetan Legebiltzarrean aurkeztutako proiektuaren arabera. Kopuru hori joan den urteko proiektukoa baino % 25,8 handiagoa da. Igoera hori gobernu zentralaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bitartez bideratutako EBko Next Generation funtsei esker gertatu da neurri handian. Proiektuaren bidez, Sailak egungo legegintzaldirako ezarri dituen eremu estrategikoetan aurrera egitea aurreikusten da: lurraldearen berrikuntza, berroneratzea eta egokitzapen jasangarria; etxebizitzaren beharra duten pertsonei erantzun integrala bermatzea; eta mugikortasun jasangarria, segurua eta herritar guztientzat irisgarria bultzatzea.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila da 2024. urteko aurrekontu-proiektuan proportzioan gehien hazi dena. Diru kopururik handiena izango duen arloa Garraio-arloa izango da (536,3 milioi euro). Etxebizitza-arloak, berriz, 487,5 milioi euro izango ditu (Alokabide eta Visesa sozietate publikoen zenbatekoak barnean hartuta). Azkenik, Lurralde Plangintzaren arloak 44,8 milioi euro izango ditu.

LURRALDE PLANGINTZA

Lurralde Plangintzaren arloak 44,8 milioi euro izango ditu, eta zenbateko horren zatirik handiena (40,3 milioi euro) Hiri Agenda-Bultzatu 2050 gauzatzera bideratuko da. Bultzatu 2050en helburu nagusia —eta pertsonengan eraginik handiena duena— auzoen hiri-berroneratze integrala da. 2024. urtea garrantzitsuenetako bat izango da proiektu horren barruko jarduketak gauzatzeari dagokionez.

Lurralde Plangintzaren arloaren zuzkidura honako ardatz hauetan egituratuta dago:

  1. Euskadiko Hiri Agenda-Bultzatu 2050 izenekoak Bultzatu 2050 Foroak lehentasunezkotzat hartutako proiektuen ebaluazioan lan egiten jarraituko du.
  2. Sailburuordetzaren hamar eurotik zortzi hiri-berroneratze integralera bideratuko dira, eta guztira 37,8 milioi euro izango dira (zazpi milioi euro Next Generation funtsetatik iritsiko dira). Legegintzaldi honetan, 21 udalerritan egingo dira esku-hartzeak (bostetan egin ziren aurrekoan), eta jarduketak 24 izango dira guztira.
  3. Lurralde Plangintzak Lurralde Plan Partzialak eta Lurralde Plan Sektorialak berrikusteko prozesuarekin jarraituko du, 2019an onartutako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara (LAG) egokitzeko. 2024. urtean Itsasertzeko LPSa eta Araba Erdialdeko LPPa behin-behinean onartzea aurreikusi da. 2023. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hasitako Debagoieneko eta Debabarreneko LPPen kasuan, berriz, lanekin jarraituko da. Halaber, aurrera egingo da Guardia-Arabako Errioxako LPPan (Arabako Foru Aldundiarekin batera) eta Turismoko LPSan (esparru hori zuzentzen duen Sailarekin batera).

Era berean, hirigintza-estandarrei buruzko dekretua onartzea aurreikusi da.

ETXEBIZITZA

  1. urtean, Etxebizitzaren arloko kontuak 277,9 milioi eurokoak izango dira, 487,5 milioi euroko aurrekontu bateratuarekin (Visesa eta Alokabide sozietate publikoen aurrekontuak barnean hartuta). Funtsezko urtea izango da eraikinen eta etxebizitzen birgaitze energetikoko ezohiko programak gauzatzeko. Programa horietara 100 milioi euro bideratuko dira guztira datorren urtean. Zehazki, gastuaren % 46 birgaitzea bultzatzera bideratuko da. Gainerako % 54a, berriz, alokairu-politiketara bideratuko da.

Etxebizitza duin eta egokia eskuratzeko aukera bultzatzen duen bigarren esparru horretan, hurrengo ekitaldian etapa berri bat irekiko da prestazioen kudeaketan. Izan ere, Etxebizitza Prestazio Osagarria (Lanbidek kudeatua) jasotzen duten pertsonak pixkanaka Etxebizitza Prestazio Ekonomikora (EPE) eramango dira. Prestazio hori Sail honek kudeatzen du, eta, beraz, Sailak etxebizitza bat eskuratzeko laguntza espezifiko guztiak kontrolatuko ditu.

Etxebizitzaren arloko ardatz estrategikoak honako hauek izango dira:

  1. Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (EES) bermatzeko tresnak sendotzea. 2023an eskubide horri buruzko dekretua onartu ondoren, 2024an Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa EAEko 10.000 familiari aitortuko zaiela kalkulatu da. Eskubide hori gauzatzeko, alokairuko etxebizitza publiko bat esleituko da (parke publikoa 29.300ekoa izango da) edo prestazio ekonomiko bat ordainduko da (26.700 familiak jasotzen dute Etxebizitza Prestazio Osagarria edo Etxebizitza Prestazio Ekonomikoa gaur egun). Ildo horretan, Etxebizitza Prestazio Ekonomikora 5,3 milioi euro bideratuko dira, eta zenbateko hori handiagoa izan daiteke, premien arabera. Guztira, Euskadin alokairuan bizi diren familia guztien erdiek esku-hartze publikoren bat izan dute (laguntzak edo etxebizitza-esleipenak).

Gazteen kolektiboa berriz ere lehentasunezkoa izango da etxebizitza-politikan. Ildo horretan, gazteek % 40ko kupoa izango dute alokairuko etxebizitzen esleipenetan, eta laguntzen Gaztelagun programa jauzi kualitatiboa egiten ari da indarrean dagoen araudi berriarekin. Kalkulatutakoaren arabera, 7.500 laguntza emango dira, eta aurrekontua 17,6 milioi eurokoa izango da.    

  1. Alokairu eskuragarriko etxebizitzen kopurua handitzea. Sailak aurreikusitakoaren arabera, 1.200 babes publikoko etxebizitza eta alokairuko zuzkidura-bizitoki hasiko dira egiten Euskadin, eta, haietatik, 750 Sailaren beraren edo Visesa sozietate publikoaren ardura izango dira. Horretarako, 81 milioi euro bideratuko dira. Gainera, 31 milioi euro udal-ekimeneko eta ekimen pribatu/sozialeko etxebizitzak sustatzeko dirulaguntzetara bideratuko dira (aurreikusitakoaren arabera, 100 eta 350 etxebizitza hasiko dira hurrengo ekitaldian, hurrenez hurren). Halaber, kalkulatutakoaren arabera, ekimen pribatuak beste 1.200 etxebizitza gehiago hasiko ditu (salmentarako BOEak).

Alokairu-parkea handitzeko, hutsik dauden etxebizitzak mobilizatuko dira, Bizigune programaren —guztira 8.000 etxebizitza eta 35,6 milioi euroko aurrekontua (Alokabideren bidez) aurreikusi dira— edo ASAP programaren bidez.

Aldi berean, etxebizitzak erosiko dira (bi milioi euro ordainketa- eta konpromiso-kredituetan), baita lurzoru berriak ere, etorkizunean alokairuko 1.125 etxebizitza publiko eraikitzeko (horretarako, 27,9 milioi euro erabiliko dira ordainketa- eta konpromiso-kredituetan).

Sailak erakunde publikoekin eta hirugarren sektorearekin lankidetzan jarraituko du, gizarteratze-sare baten bidez. Sare horri 225 etxebizitza lagako zaizkio, eta haiei beste 25 etxebizitza gehituko zaizkie etxegabetasunaren aurka borrokatzeko, beste 60 utzarazpenei aurre egiteko, eta beste 60 genero-indarkeriaren kasuetarako.

  1. Klima-aldaketaren aurrean parke eraikiaren prestaketa hobetzea: urtean etxebizitzen % 2,5 birgaituta egoteko eta 2030ean ratio hori % 3ra igotzeko helburuarekin, Sailak bideratuko dituen baliabideak 2023an bideratu zirenak baino % 24 gehiago izango dira, eta aurrekontu arrunteko 44,3 milioi euro izango dira guztira. Baliabide horien xedeak honako hauek izango dira, besteak beste: 4.500 eraikinetan —35.000 etxebizitzatan— birgaitzeak bultzatzea, 3.500 etxebizitzaren irisgarritasuna hobetzea (adibidez, 500 igogailu instalatuko dira) eta bizigarritasuna eta segurtasuna bultzatzea. Next funtsei dagozkien laguntzetarako, 80 milioi euro bideratuko dira (20 milioi euro Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoari dagozkio, eta 60 milioi euro Eusko Jaurlaritzari berari).

GARRAIOAK

Garraio-arloak 536,3 milioi euroko aurrekontua izango du, eta Euskadiko pertsona guztientzako garraio publiko jasangarria, kalitatekoa, eskuragarria eta irisgarria bultzatzera bideratuko da.  

Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak 119 milioi euro izango ditu, eta, haietatik, 104,3 milioi euro Euskotrenera bideratuko dira. Tren- eta tranbia-garraioko operadore horrek 35,7 milioi euro inbertituko ditu Donostialdeko metrorako eta Bizkaiko metroaren etorkizuneko L5 linearako unitate berriak erosteko, ERTMS seinaleztapen-sistema ezartzeko eta Gasteizko eta Bilboko tranbietako makina baliogabetzaileak eta makina balioztatzaileak berritzeko.

Legegintza-egutegia bete ondoren —Mugikortasun Jasangarriaren Legea aurki onartzen denean—, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana idazten amaituko da 2024an, eta herritarrek parte hartzeko prozesua egingo da. Halaber, Autonomia Erkidegoko ordainketa-tituluen elkarreragingarritasuna bultzatzen jarraituko da, eta 3,1 milioi euro bideratuko dira horretarako. Garraioaren sektoreak milioi bat euro izango ditu hainbat laguntza-ildotarako, eta 1,5 milioi euro aireportu-eredurako eta plataforma logistikoetarako.

Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 228,4 milioi euro izango ditu, eta zenbateko horri trenbide-sare berrirako eta Hegoaldeko Trenbide Saihesbiderako kudeaketa-gomendioei dagokien 188,7 milioi euroko zenbatekoa gehitu behar zaio.

Zuzendaritza horrek, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, honako hauek izango ditu ardatz:

  1. Trenbide-azpiegituraren hobekuntza (184 milioi euro). Jarduketarik aipagarrienak honako hauek izango dira: Donostiako Topoaren Lurpeko Pasagunea (57,9 milioi euro), Altza-Galtzaraborda tartea (26,2 milioi euro), Bizkaiko metroaren 5. lineako lehenengo hiru tarteetako obrak eta laugarren tartearen (Galdakaoko Ospitalea-Euskotrenen egungo linea) eraikuntza-proiektua idaztea (30,2 milioi euro). Halaber, Zarauzko geltoki berriak eta Euba, Bernabeitia eta Zaldibarko trenbide-pasaguneak amaituko dira (3,9 eta 4,4 milioi euro, hurrenez hurren), eta Altzolako saihesbideko obrekin eta Eibarko Geltoki nagusia-Azitain tartearen estaldurarekin jarraituko da (7,7 eta 6,3 milioi euro, hurrenez hurren).  Anoetako, Usurbilgo eta Zumaiako geltokien birmoldaketek aurrera jarraituko dute (4,1, 5,3 eta 1,5 milioi euro, hurrenez hurren).
  2. Tranbia- eta tren-eskaintza handitzea. Tranbia-arloan, aurrera egingo da Bilboko tranbiaren (Zorrozaurre eta kotxetegi berriak) eta Gasteizko tranbiaren (Zabalgana eta kotxetegi berriak) informazio-azterlanetan eta eraikuntza-proiektuetan. Halaber, 786.000 euro Donostian autobus elektriko adimenduna (AEA) ezartzera bideratuko dira.

Tren-arloan, berriz, Gipuzkoan lurraldearen mugikortasunerako garrantzitsuak diren beste hiru proiekturi ekingo zaie: Aginagan bidea bitan banatzea (1,25 milioi euro), Zumaiaren eta Donostiaren arteko maiztasunak 15 minutukoak izan daitezen; Loiolako Erriberetako aldageltokia eraikitzeko proiektuaren lizitazioa eta Pasaiako porturako metro bateko zabalerako trenbide-sarbidea (2,8 milioi). Horren eta Altza-Galtzarabordako obraren bidez, Pasai Antxo banatzen duen trenbide-sarea desagerrarazi eta zubibidea eraitsi ahal izango da. Bizkaian, Metroaren 4. linearen eraikuntza-proiektua idazten jarraituko da.

Halaber, 1,18 milioi euro Irungo etorkizuneko hiri-pasabidera eta ADIFen geltoki berriko konexio intermodalera bideratuko dira, eta 365.000 euro, berriz, aldiriko trenen geltokia eta Astigarragako erdigunea lotuko dituen konexiora.

  1. Bilboko metroaren bidezko garraioaren mantentze-lanak, erakunde eskudunekin; aurrekontua 38 milioi eurokoa izango da.
  2. Euskal Trenbide Sare berrian aurrera egitea, 60,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Kapitulu honetan, honako hauek nabarmentzen dira: Hernani-Astigarraga tartearen amaiera, eta Atotxako geltokia (51,8 milioi euro). Gainera, 5,66 milioi euro amaitutako tarteen likidazioetara bideratuko dira, eta 3 milioi euro, berriz, Abandoko (Bilbo) geltokira sartzeko tunelen eraikuntza-proiektua idaztera, horretarako gomendio espezifikoa sinatu ondoren.
7 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @altzoen
    2024-03-28

    Comentario de Twitter:
    RT @geltokiabai: https://t.co/2qK9GXINqA. Leyendo el artículo, y el comentario al mismo, se demuestran las falsedades de @iarriolal. Dice a…

  • Argazkia SN Robot
    @MasMarx3
    2023-11-27
  • Argazkia SN Robot
    @rosamariloro
    2023-11-22

    Comentario de Twitter:
    RT @geltokiabai: https://t.co/2qK9GXINqA. Leyendo el artículo, y el comentario al mismo, se demuestran las falsedades de @iarriolal. Dice a…

  • Argazkia SN Robot
    @kanticrow
    2023-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @geltokiabai: https://t.co/2qK9GXINqA. Leyendo el artículo, y el comentario al mismo, se demuestran las falsedades de @iarriolal. Dice a…

  • Argazkia SN Robot
    @DayGreen33470
    2023-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @geltokiabai: https://t.co/2qK9GXINqA. Leyendo el artículo, y el comentario al mismo, se demuestran las falsedades de @iarriolal. Dice a…

  • Argazkia SN Robot
    @geltokiabai
    2023-11-21

    Comentario de Twitter:
    https://t.co/2qK9GXINqA. Leyendo el artículo, y el comentario al mismo, se demuestran las falsedades de @iarriolal. Dice apoyar el transporte sostenible y la regeneración de Áreas de Rehabilitación integral, y a su vez cierra estaciones, y en dichas Áreas! Se puede ser más falso?

  • 2023-11-20

    Durante la IX legislatura, el equipo de gobierno formado por P. López (Lehendakari), I. Arriola (Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transporte), E. Gasco (Vice Consejero) y J. M. Benaito (Director de Infraestructura del Transporte) seleccionaron a la Ingeniería Dair, entre 18 ingenierías aspirantes, para desarrollar el Proyecto Consultivo de la Variante de Altzola.
    Este equipo de gobierno, con buen criterio, y en defensa de los servicios públicos, en concreto del transporte por ferrocarril, y atendiendo a la demanda histórica de los y las vecinas de Elgoibar, decidió trasladar la estación de tren de Altzola-Elgoibar unos metros de su ubicación actual, en dirección Mendaro, recuperando así todas y cada una de las paradas perdidas en 1997. A su vez, se aprovechaba la ocasión para construir un nuevo túnel, con doble vía, acortando el recorrido actual en unos 450m, entre los barrios de Arriaga y Altzola. El proyecto adjudicado es elaborado por la Ingeniería Dair: https://www.dair.es/es/proyecto/variante-ferroviaria-de-altzola/

    Este equipo de gobierno tuvo en cuenta lo siguiente:
    1. Dar respuesta y solución a la demanda del Ayuntamiento de Elgoibar, así como a la de sus habitantes, que desde 1997 solicitan el mantenimiento y mejora de la estación.
    2. Que en la parada de Altzola-Elgoibar solo paran al día 8 de 32 trenes.
    3. El acceso a la estación. 47 Escalones. Del siglo 19, literal: https://www.youtube.com/shorts/VLockEAXKw8
    4. Tuvo muy en cuenta a las personas con movilidad reducida, ya que los 47 escalones les impide el acceso a la estación. Ligado al punto anterior.
    5. Tuvo en cuenta a las personas que se ven obligadas a utilizar su vehículo privado para llegar a Mendaro o Toletxegain, y de ahí coger al tren para ir a Zumaia o Durango.
    6. La carta de Aalborgh, predecesora de la Agenda 2030
    7. Que Altzola es Área Degradada, ahora se dice Área de Rehabilitación Integral (ARI). El mantenimiento de la estación facilitaría la eliminación de ese calificativo, mejorando así la vida de sus habitantes.
    8. También tuvo en cuenta la redacción de las condiciones particulares y técnicas para el futuro Proyecto Constructivo de la Variante de Altzola. En ellas, y con meridiana claridad, se indica que debe tenerse como referencia el estudio previo consultivo. Y que cualquier alternativa propuesta que se presente como alternativa al trazado, estas deben estar ligadas a la implementación e integración de la estación.
    En definitiva: una apuesta clara por el transporte público por ferrocarril, enfocada en la mejora de la calidad de vida de los ciudadanos en general, y de los de Elgoibar en particular. Y una apuesta clara por rehabilitar un ARI, en concreto el barrio de Altzola.

    El proyecto, según se indica en el BOPV del lunes 30 de mayo de 2011, se somete al trámite de información pública el 7 de abril de 2011, pudiendo presentar alegaciones, si se desea. Así queda reflejado en la resolución que a tal efecto emite el Director de Infraestructura del Transporte, J. M. Benaito.

    Un año después, el 4 de julio de 2012, de nuevo el Director de Infraestructura del Transporte, J. M. Benaito, emite una nueva resolución. Ante esta también se pueden presentar alegaciones, como así se indica. Esta resolución queda registrada en el BOPV del 20 de agosto de 2012.

    En 2013 se produce un cambio en el equipo de gobierno. Sale P. López de Lehendakaritza y entra I. Urkullu. Sin Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transporte, el cargo de Directora de Infraestructura del Transporte lo asume A. Ruiz de Angulo.
    En cualquier caso, el nuevo equipo de gobierno corrige al anterior, dejando sin estación de Altzola a la localidad de Elgoibar, dejando sin tren a sus habitantes, no teniendo en cuenta ni uno solo de los puntos que si tuvo en cuenta el equipo de P. López. Es decir:
    1. No tiene en cuenta la demanda del Ayuntamiento, ni la de los ciudadanos.
    2. No tiene en cuenta que en la estación de Altzola-Elgoibar solo paran un 25% de trenes.
    3. No tiene en cuenta el tercermundista acceso a la estación.
    4. No tiene en cuenta a las personas con movilidad reducida.
    5. No tiene en cuenta el aumento del uso de vehículos privados que causaría el cierre de la estación.
    6. No tiene en cuenta la Carta de Aalbogh, ni mucho menos la agenda 2030.
    7. No solo no tiene en cuenta que Altzola sea un ARI, sino que redunda aún más en su degradación.
    8. No tiene en cuenta las condiciones particulares y técnicas mencionadas con anterioridad.

    En definitiva: una apuesta clara por el transporte privado, la degradación de los barrios y de las condiciones de vida de sus habitantes, así como del medio ambiente, e invisibiliza a las personas con movilidad reducida.

    En la legislatura actual, I. Arriola es de nuevo Consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transporte.
    El mismo I. Arriola que aprobó el mantenimiento del servicio público de tren en Elgoibar, no solo no recupera el proyecto que él mismo aprobó, sino hace servilismo al PNV, y decide mantener la eliminación la estación.
    El mismo I. Arriola que no deja de hablar y hablar de lo que su Consejería hace por el transporte público.
    El mismo I. Arriola que no jeja de hablar y hablar de lo que su Consejería hace por rehabilitar las ARI.
    Este el el verdadero I. Arriola: el que solo aparece en los medios para decir lo que hace, cuando en realidad no lo hace. Solo son palabras. Los hechos demuestran su absoluta falta de compromiso con el transporte público, y con regenerar las Áreas de Rehabilitación Integral.

    La realidad es que, I. Arriola, al igual que el PNV, apuesta por el transporte privado, la degradación de los barrios y de las condiciones de vida de sus habitantes, así como del medio ambiente, e invisibiliza a las personas con movilidad reducida.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)