Azaroak 25 kanpaina
Berriak Hezkuntza
qrcode

300.000 euroko dirulaguntza DIPCri, Passion for Knowlwdge Jaialdia antolatzeko (Gobernu Bilera 2023-10-31)

2023-10-31

Gobenu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Donostia International Physics Center Fundazioari (DIPC) 300.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea. Laguntza hau bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko eta zientzia-dibulgazirako jarduerak antolatzeko baliatuko du DIPC-k.

Zehazki, laguntza hau Passion for Knowledge zientzia-jaialdiaren azken edizioa antolatzeko erabiliko du DIPC-k. Urriaren 2tik 7ra burutu da aurten Passion for Knowledge jaialdia, Donostian, Bilbon eta Beasainen izan diren saioekin.

Hezkuntza Sailaren STEAM Euskadi Estrategiarekin lerrokatuta, Passion for Knowledge jaialdia DIPCk zientzia-dibulgazioaren eta bokazio zientifiko-teknologikoen sustapenaren esparruan garatzen duen jarduera biziaren ikurra da. Ezagutzarekiko grina milaka herritarrekin –Bigarren Hezkuntzako ikasleak barne- ospatzen duen jaialdia da, jardueretan hauen parte hartzea sustatuz.

2023ko jaialdian, urriaren 2tik 7ra, zortzi Nobel saridunek eta mundu mailako adituek hartu dute parte, Victoria Eugenia antzokian, Euskalduna Jauregian eta CAFen eman dituzten hitzaldien bidez. Era askotako ikusle-entzuleentzako jarduera-sail batekin osatu da programa: Bigarren Hezkuntzako ikasleekiko topaketa jendetsuak, ikertzaile gazteentzako dibulgazio-saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, bertso-saioa, Naukasen kolaboratzaileen eta streameren dibulgazioa, proiekzioak, eta abar.

Passion for Knowledge jaialdiaren helburua da zientzia funtsezko kultura-jarduera gisa sustatzea, hurrengo belaunaldien ongizateari laguntzeko eta ezagutza nabarmentzeko zientzia, teknologia eta kultura-aurrerapenaren eragile gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko