Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza sailak 2,2 milioi euro bideratu ditu unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programetarako (Gobernu Bilera 2023-10-31)

2023-10-31
  • 2022-2023 ikasturtean, nazioarteko mugikortasunerako 2.552 laguntza eman ziren Euskadin deialdi honen bidez
  • 2023-2024 ikasturterako deialdi berriak 390 euroraino handitzen du ikasleak hileko jaso dezakeen diru-kopurua

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez gaurko bileran onartu du 2023-2024 ikasturtean unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta Goi-mailako Arte eta Kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia egiten duen agindua. Dirulaguntza deialdi honek 2.200.000 euroko zenbatekoa du 2023-2024 ikasturterako.

Europako Batasunak Erasmus+ programako mugikortasunetarako egiten duen diru-ekarpenena ez da nahikoa kostuen %100 finantzatzeko; beraz, finantzaketa zabaltzea beharrezko gertatzen da deialdi honen bidez. Era berean, unibertsitate-mugikortasunetako zenbait Erasmus+ programan sartuta ez dauden destinoetara egiten da; horrela bada, horiek ez dituzte Europako erakundeen laguntzak jasotzen, eta, beraz, beste mugikortasun-programa horietan parte hertzen duten ikasleak finantzatu beharra ere agerian geratzen da.

Nazioarteko mugikortasun programetan parte-hartzeak goi-mailako ikasleen formaziorako duen garrantziaz ohartuta, Hezkuntza Sailak  aipatutako marko hori zabaltzen du, dirulaguntza deialdi honen bidez. Erasmus+ programara eta nazioarteko izaera duten bestelako mugikortasun-programetara atxikitako pertsonen mugikortasunen finantzazioa hobetzea da azken helburua.

Deialdi honek jasotzen duen diru-kopuru osoa (2.200.000€), beraz, era honetan banatua gelditzen da:

  • 900.000 euro, SEPIE estatu erakundeak (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) emandako laguntzak osatzeko.
  • 1.300.000 euro, estatuko erakunde horren laguntzarik gabe egiten diren egonaldietarako

Aurreko ikasturtearekin alderatuta berrikuntza nagusi gisa, aurtengo deialdi honek ikasle bakoitzak hilero jasotzen duen laguntza 390 eurora arte handitzen du (aurreko deialdian 350 eurorainokoa zen hileko).

Dirulaguntza hauek eskatuko dituzten erakundeak, ikasturte honetarako nazioarteko mugikortasun-programak dituzten unibertsitateak edo Goi-mailako Arte eta Kirol irakaskuntzen ikastetxeak izango dira; dirulaguntzen azken onuradunak, berriz, mugikortasun-programa horietan parte hartzen duten ikasleak izango dira, betiere EAEko udalerriren batean administrazio-egoitza dutenak. Ikasle horiek graduko unibertsitate-titulu ofiziala edo unibertsitate-masterra lortzeko ikasketak egiten, zein Goi-mailako Arte edo Kirol irakaskuntzak burutzen egon beharko dute 2023-2024 ikasturtean.

Joan den 2022-2023 ikasturtean nazioarteko mugikortasunerako 2.552 laguntza eman zituen Hezkuntza Sailak Euskadin, deialdi honen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko