Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Usurbilen txirrindulari lasterketa bat dela eta

2012.eko urtarrilak 27

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, urtarrilaren 29an, igandea, Usurbilen bere autobusen zirkulazioa aldatuko du, txirrindulari lasterketa bat dela eta.

Usurbilgo Kale Nagusia ibilgailuentzat itxita egongo da , beraz, autobusak saihesbidetik joango dira 8:00etatik 13:00era.

GERALEKUAK:

Zumaia noranzkoa

  • Autobusek San Inazioko biribilgunean eta Atxegalde auzunean egingo dute geldialdia.

Donostia noranzkoa

  • Ohiko ibilbidea eta geralekua.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan