Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Industria Sailak eta euskal enpresek Brasilgo ordezkaritza baten bisita jaso dute Brasilen egingo den burdinbideen makro-proiektu baten karietara

2012.eko urtarrilak 27

 

Industria Sailak eta euskal enpresek Brasilgo ordezkaritza baten bisita jaso dute Brasilen egingo den burdinbideen makro-proiektu baten karietara

 

  • - Valdir Raupp, Alderdi Demokratikoko (PMDB) presidentea buru duen ordezkaritzak enpresa eraikitzaileak behar ditu 4.500 kilometroko burdinbidea egiteko.
  • - Garraio azpiegitura handiak eta energia berriztagarriak ere interesatzen zaizkie ordezkari brasildarrei.
  • - Bilerak egingo dituzte sektore horietako klusterrekin eta euskal enpresekin.

 

Valdir Raupp senataria buru duen misio instituzional brasildarrak bilera izan du gaur Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko ordezkariekin SPRIk (Sailaren menpeko Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak) Bilbon duen egoitzan. Bileran zehar, Brasilek datozen urteetarako eskaintzen dituen eta euskal enpresentzat interesgarri izan daitezkeen aukerak ezagutu dituzte bi alderdiek. Brasilgo ordezkaritza Tomas Orbea, SPRI zuzendariarekin egon dira ere bai.

 

Brasileko ordezkaritzak Ferrovía Proiektua azaldu dio euskal ordezkaritzari. Proiektu horrek Brasil erdigunea eta Peruko Pazifikoko portuak lotuko ditu soja eta antzeko beste karga batzuk garraiatzeko. Burdinbide azpiegitura handi honek 4.500 kilometroko ibilbidea izango du, hots, Bilbo eta Dakar hirien artean dagoen berbera, eta Hegoamerika osoa zeharkatuko duen burdinbide nagusia izango da.

Horregatik, interesa agertu dute proiektu horren esleipenean interesatuta leudekeen enpresa eraikitzaileak ezagutzeko, portuetako operatzaileekin harremanetan jartzeko, sektoreko industria osagarriari buruzko informazioa jasotzeko eta lehen eskutik ezagutzeko zein den euskal enpresek energia berriztagarrietako proiektuetan duten esperientzia.

 

Valdir Raupp senatariarekin batera etorri dira Proiektuetarako bere aholkulari berezia, Rondonia Estatuko Errepide eta Burdinbide arloko zuzendari nagusia eta bere proiektu aholkularia, Mato Grossoko Gobernuaren bi ordezkari eta lau diputatu federal.

 

SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.) egoitzan eginiko lan jardunaldian izan dira baita ere Cesar Gimeno, Red Ferroviaria Vasca/Euskal Trenbide Sareko presidenteordea, Javier Cruz, Euskotreneko kontseilari delegatua, Pedro Fortea, Mafex (Burdinbideen Sektoreko Fabrikatzaile Esportatzaileen Elkartea) sektore elkarteetako zuzendaria eta Inmaculada Ugarteche, Uniporteko zuzendaria.  Bestalde, Alberto Fuldainek, (Idom), Joaquin Gandariasek (Elecnor) eta Borja Zárragak (Sener) beren konpainiak aurkeztu dizkiete ordezkari brasildarrei.

 

Herbehereetako ordezkaritzak SPRI bisitatu du

 

SPRI Taldeak Herbehereetako Finantza Ministerioko ordezkaritza baten bisita ere izan du gaur (ostirala) bere egoitzan. Bisitaren helburua izan da lehen eskutik ezagutzea nola kudeatu duen SPRIk bere jarduera aurrekontu murrizketez jositako krisi garai honetan. Azaldu zaie hiru estrategia (resiste, lidera eta compite) erabili direla  euskal enpresa sarearen premiei erantzuteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Tomas Orbea