Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak gaur, astelehena, eman dio hasiera herritar guztiei zuzendutako gripearen aurkako txertxaketa-kanpainari

2023-10-30
  • Gaurtik aurrera —urriak 30, astelehena—, ordua eskatu ahal izango da 900 20 30 50 doako telefono-zenbakian, Osakidetzaren webgunearen bidez edota norberaren osasun-zentrora deituta.

 

  • Txertaketa azaroaren 6an hasiko da Euskadiko osasun-zentroetan

 

  • Orain arte, Osakidetzak gripearen eta COVID-19aren aurkako 449.739 dosi jarri dizkie 60 urtetik gorako eta arrisku-kolektiboetako pertsonei

 

 

Osakidetzak gaur eman dio hasiera herritar guztiei zuzendutako gripearen aurkako txertaketa-kanpainari. Gaurtik aurrera —urriak 30, astelehena—, ordua eskatu ahal izango da Erabiltzailearen Laguntza Zentroaren 900 20 30 50 doako telefono-zenbakian, Osakidetzaren webgunearen bidez edota norberaren osasun-zentrora deituta. Txertaketa azaroaren 6an hasiko da Euskadiko osasun-zentroetan.

 “Osasuna, munduko ondasuna, hartu txertoa” lelopean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpainaren helburua da garbi uztea txertaketa dela tresnarik eraginkorrena immunizatzeko eta gaixotasunari aurre egiteko.

Joan den urriaren 9an Osakidetzak Euskadiko osasun-zentroetan 60 urtetik gorako pertsonei eta arrisku-taldeei zuzendutako txertaketa-kanpaina hasi zuenetik, 449.739 dosi jarri dira guztira; haietatik, 249.265 gripearen aurkako txertoaren dosiak izan dira, eta 200.474 COVID-19aren aurkako txertoaren dosiak.

Orain arte, 185.011 pertsonak gripearen eta COVID-19aren aurkako aldi bereko txertaketa aukeratu dute. Beraz, bi txertoak aldi berean hartu dituztenak % 74,2 dira. Zitazioari dagokionez, guztira 316.736 hitzordu esleitu dira. Haietatik, 90.378 80 urtetik gorako pertsonenak izan dira, eta 6.159 5 urtera bitarteko haurrenak.

 

Joan den urtean bezala, Osakidetzak gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoak jartzeko aukera eskaini die herritarrei, eta konplikazioak izateko arriskurik handiena duten kolektiboekin eta 60 urtetik gorako pertsonekin hasi da. Aldi berean, osasun-langileen eta arreta soziosanitariokoen txertaketa egin da. Gainera, hirugarren urtez, Osalanekin lankidetza estuan, Osakidetzak enplegatuei txertoa jartzeko aukera eskaini die enpresei eta erakundeei, prebentzio-zerbitzuen bitartez.

 

OHIKO ZALANTZAK ETA GALDERAK

Txertaketarekin zalantzaren bat izanez gero, Erabiltzailearen Laguntza Zentroaren (ELZ) telefono-zenbakia gaitu da herritarren zalantzak argitzeko: 900203050

Halaber, Osasun Sailak eta Osakidetzak ohiko galdera batzuk prestatu dituzte, herritarren zalantzei zehatz-mehatz erantzuteko. Honako webgune honetan daude: https://www.osakidetza.euskadi.eus/vacunacion-antigripal/ 

Hona hemen 23/10/26ra arte (egun hori barne) gripearen eta COVID-19aren aurka jarritako txertoen laburpen txiki bat:

 

COVIDaren aurka jarritako dosien kopurua, guztira: 200.474

  • 60 urteko eta gehiagoko pertsonei jarritako dosien kopurua: 185.485 (% 92,5)
  • 80 urteko eta gehiagoko pertsonei jarritako dosien kopurua: 74.184 (% 37)

 

Gripearen aurka jarritako dosien kopurua, guztira: 249.265

  • 60 urteko eta gehiagoko pertsonei jarritako dosien kopurua: 211.567 (% 84,9)
  • 80 urteko eta gehiagoko pertsonei jarritako dosien kopurua: 79.503 (% 31,9)

 

 

185.011 pertsonak gripearen eta COVIDaren aurkako txertoa hartu dute aldi berean (egun berean). Beraz, bi txertoak aldi berean hartu dituztenak % 74,2 dira.

 

Zitazioari dagokionez (datuak urriaren 27ko —ostirala— 08:00etara bitarteko hitzorduenak dira), guztira 316.736 hitzordu esleitu dira. Haietatik, 90.378 80 urteko eta gehiagoko pertsonenak izan dira, eta 6.159 5 urtera bitarteko haurrenak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 30a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)