qrcode

Eusko Jaurlaritzak “gerra zikineko eragileei” eskatu die eragindako kaltea aitor dezatela eta erantzukizuna har dezatela, erreparatzeko asmoz

2023-10-31
  • Motibazio politikoagatiko indarkeriaren biktimak aintzatesteko ekitaldi sinbolikoa egin da Kursaal Jauregian
  • Nerea Melgosa sailburuak aitortu duenez, “eskuin muturreko terrorismoak eta talde parapolizialek, gerra zikinak eta torturak ere, izan behar dute beren kapitulua herrialde honetako memoriaren liburuan”
  • Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 334 biktima aitortu ditu: 187 107/2012 Dekretuarekin eta 147 12/2016 Legearekin

Donostiako Kursaal Jauregian ekitaldi sinboliko bat egin da gaur arratsaldean, motibazio politikoak eragindako indarkeriaren biktimak aitortzeko. Ekitaldi horretan, kolektibo horren ordezkaritza zabala izan da, baita politikaren eta gizartearen arloko hainbat pertsona ospetsu ere. Omenaldian Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Juana Balmaseda 12/2016 Legearen Balorazio Batzordeko presidenteak parte hartu dute. Maitena Salinas kazetariak gidatu du ekitaldia. Halaber, moderatu egin du hiru biktimarekin izandako solasaldia, haien esperientziak kontatu baitituzte bertan.

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak biktima izaera aitortu die 334 pertsonari. Horietatik 187 107/2012 Dekretuaren bidez eman ziren (Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzeko dekretua). Gainerako 147ak Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko 12/2016 Legearen esparruan izan dira (35 2020-2021 aldian, 46 2021-2022 aldian eta 66 2022-2023 aldian).

Nerea Melgosa sailburuak aitortu du denbora behar izan zela “giza eskubideen urraketa larri” horiek entzun eta horien aurka egiteko, eta galdetu du: “Zer egin dezakegu?”. Berak eman du erantzuna: “Ez da beharrezkoa guk ezer asmatzea, nazioarteko zuzenbidearen printzipioetan dago biktimei dagokienez”. Horrela, hiru printzipio garatu ditu: egia jakiteko eskubidea, justizia eta erreparazioa.

“Zer gertatu zen jakitea”, hasi da azaltzen. “Eskuin muturreko eta talde parapolizialetako terrorismoak, gerra zikinak eta torturak ere kapitulua izan behar dute herri honen memoriaren liburuan”, adierazi du lehen printzipioari dagokionez.

Justiziari dagokionez, Melgosak irmo hitz egin du giza eskubideen urraketan eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimengan “isiltasunaren eta zigorgabetasunaren Mantua” salatu duenean. “Autokritika zintzoa, egindako mina aitortzea, erantzukizuna onartzea eta erreparatzeko borondatea dira gaur egun Estatuari eta gerra zikinaren, torturaren eta terrorismo adierazpen ororen eragile arduradunei eskatzen diegun”, adierazi du.

Hirugarren printzipioari dagokionez, sailburuak erreparazioa aipatu du “biktimei buruzko gure ekintza politikoaren zutabe gisa”. Melgosak entzute lanaz hitz egin duen unea aprobetxatu du Balorazio Batzordearen lanari balioa emateko, “bere profesionaltasunagatik, zorroztasunagatik eta gizatasunagatik”.

Nerea Melgosak zuzenean hitz batzuk zuzendu dizkio biktimen kolektiboari: “Egia jakin dadila, justizia egin dadila, zigorgabetasunari amaiera eman dakiola, jasan zenituzten eskubideen urraketa ofizialki eta sozialki onar dadila, zuen zauriak orbaintzen joan daitezen eta berriro gerta ez dadin”.

Hitzaldiari amaiera emateko, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, bere eskumenen artean Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen politikak daudelarik, etiketak eta biktimen iritzia gainditzeaz hitz egin du “agente egilearen arabera”, eta, azkenik, “nahi dugun herrialdea” definitu du: “Giza eskubideen urraketa oro bidegabea izan zela eta guztiz bidegabea dela aldarrikatzeko beldurrik ez duen herrialdea”.

Testigantzak

Kursaal Jauregiaren ekitaldiak hirurogeita hamarreko, laurogeiko eta laurogeita hamarreko urteen artean motibazio politikoagatik indarkeriaren biktima izan diren pertsona guztiak sinbolikoki aintzat hartzea ekarri du.

Bertan hiru lagunen ahotsa entzun ahal izan da: Lisardo Calo, 1979an Donostian bere etxera itzultzen saiatzen ari zela izandako istilu batzuetan Guardia Zibilak egindako tiro baten biktima; Luis María Ralla Arruti, 1972an 20 urte zituela atxilotu eta torturatu zuten biktima; eta Olatz Etxabe, 1975ean Kanpazarren zuen tabernan tiroz hil zuten Iñaki Etxaberen alaba.

Halaber, Nerea Gorriti eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek ahotsa jarri diete Pili Zabalaren eta Axun Lasaren testigantzei, eta hainbat olerki errezitatu dituzte. Musika Iñaki Salvadorrek eta Maria Berasartek egin dute, eta dantza lanak Kukai konpainiakegin ditu.

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2023-11-01

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: ✔️Hasta el momento, el Ejecutivo vasco ha reconocido a 334 víctimas

    👉 https://t.co/83ogfvC44b

    #Gogora #Memoria #Vict…

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2023-11-01

    Comentario de Twitter:
    RT @BerdintasunEJGV: ✔️ Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 334 biktima aitortu ditu

    👉 https://t.co/LaPjOhmdUI

    #Gogora #gerrazikina #biktimak…

  • Argazkia SN Robot
    @nerea_melgosa
    2023-10-31

    Comentario de Twitter:
    Hoy hemos realizado un acto simbólico de reconocimiento a las víctimas de la violencia por motivación política en el Palacio Kursaal de Donostia.

    https://t.co/KvQIZ8ZflC https://t.co/10hrMQJc7e

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-10-31

    Comentario de Twitter:
    ✔️ Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 334 biktima aitortu ditu

    👉 https://t.co/LaPjOhmdUI

    #Gogora #gerrazikina #biktimak #Euskadi #errepararazioa

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2023-10-31

    Comentario de Twitter:
    ✔️Hasta el momento, el Ejecutivo vasco ha reconocido a 334 víctimas

    👉 https://t.co/83ogfvC44b

    #Gogora #Memoria #Victimas #Reparación #GuerraSucia #Euskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak