Kontsumobide eta UPV/EHU lankidetzan unibertsitateko ikasleak kontsumoan prestatzeko
Kontsumoko Euskal Institutuak indartu egin nahi du ikasleek arlo horretan dituzten eskubideei buruzko ezagutza
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak 2023-2024 ikasturtean prestakuntza-proiektu bat jarri du abian Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzat, Euskadiko gazteen emantzipazio-prozesuan kontsumoarekin lotuta erabilgarriak diren tresnak eskaintzeko. Ikastaro honek erantzun bikaina jaso du eta dagoeneko 87 lagunek eman dute izena.
Ekimen aitzindaria da Euskadin, eta ikasleei kontsumo-araudia, kontsumitzaileen eskubideak eta kontsumo arduratsu eta jasangarria egiteko oinarrizko kontzeptuak ezagutaraztea du helburu. Kontsumo-ohituretan gertatzen diren aldaketak, neurri handi batean, gazteek sustatzen dituzte, emantzipatzean kontsumitzaile autonomo bihurtzen baitira. Horregatik, Kontsumobidek prozesu horretan lagundu nahi die, kontsumoaren arloan dituzten eskubideei buruzko prestakuntza eta informazioa emanez.
25 orduko dedikazioa eskatzen duen prestakuntza-jarduera honi "Ba al zoaz etxetik?" deitu zaio. Bizirauteko oinarrizko kita, Kontsumobidek eta EHUk sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan.
Prestakuntza-ibilbidea amaitzean, parte-hartzaileek kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak defendatzeko tresnak eta informazioa izatea eta kontsumo arduratsua egiteko gai izatea da helburua.
Prestakuntza-esperientziak zazpi gai jorratzen ditu: berritasunak kontsumoaren arloan (Kontsumobidek zugatik egin dezakeena); etxebizitzaren alokairua edo erosketa; etxeko ekonomia; etxeko hornidurak; erosketa eta etiketatzea; banku-eragiketak eta -zerbitzuak; eta kontsumo soziala eta ekologikoa. Gai bakoitzak erronka bat dakar berekin, eta, beraz, parte-hartzaileek erronka horietako bati aurre egin behar diote astero, eta, gainditu ondoren, hurrengo astean aurrera egin.
Prestakuntza UPV/EHUk eskaintzen dituen gradu eta graduondokoetako ikasleei zuzenduta dago, eta online garatzen da, parte-hartzaile bakoitzaren erritmoan, gai bakoitza landuko den astearen barruan. Tutoretza-zerbitzua ere badu, zalantzak edo kontsultak argitzeko.
-
2023-10-30
Comentario de Twitter:
🚀 @kontsumoBIDE -k UPV/EHUko ikasleei zuzendutako prestakuntza-proiektu batekin mango dio hasiera 2023-2024 ikasturteari. Ekimen aitzindaria da Euskadin, eta ikasle gazteak kontsumo-araudian eta haien eskubide nagusietan trebatzea proposatzen du. -
2023-10-30
Comentario de Twitter:
🚀 Kontsumobide, arranca el curso 2023-2024 con un proyecto formativo dirigido al alumnado de la UPV/EHU. Esta iniciativa, pionera en #Euskadi, propone formar a los jóvenes estudiantes en la normativa de #consumo y sus principales derechos.